Ludotekan izen emateko epea zabalik

Al, 2017-09-18 15:08

8:30etik 13:30era Kultur Saileko bulegoetan izen eman ahal izango da eta ikasturte berriari urriaren 2an ekingo zaio

Ludoteka zerbitzua 3-10 urte bitarteko haurrentzat da. Gehienez ere 45 haur har ditzake ludotekak, horregatik, izen eman nahi dutenek kultur sailera jo beharko 8:30-13:30 bitartean.

Izen emateko, baina, haurrak Lezon erroldatuta eta Lezoko ikastetxeetan matrikulatua egon beharko du. Matrikulazio prezioa  50€koa da, bi salbuespenekin: prestazio ekonomikoen onuradunek hobariak izango dituzte eta familia ugariko kideek beherapena izango dute.

Ludoteka zerbitzua urriaren 2an hasi eta maiatzaren 30ean amaituko da. Zerbitzua, arratsaldez, 16:30etatik 19:30etara eskainiko da.

Informazio gehiagorako edota eskaera orria eskuratzeko: www.lezo.eus.

 

Arloa edo saila