Bi urteko etenaldia ostean, jaiak ospatzea aurreikusten da.
Lezoko Jai Batzordea Santakrutzak prestatzeko lanetan dabil azken asteetan. COVID-19ak eragindako pandemia dela eta, azken bi urteetan herriko jaiak bertan behera utzi behar izan dira, segurtasun eta osasun neurriak betetzea ezinezkoa zelako momentu horietan.
Aurtengo jaien prestakuntza aurrera doa eta behin-betiko egitaraua osatua dagoenean, argitaratu egingo da.
Ion Pombar, Lezoko Udaleko Kultura zinegotziaren hitzetan: “herriko eragileekin batera egitarau polita eta zabala prestatzea dugu helburu, jai hauek oso bereziak direlako. Beste alde batetik, Jai Batzordean parte hartu nahi duten eragileak batzordeetara gonbidatuak daudela gogorarazi nahi dugu”.