Trapujaleri buruzko argazki lehiaketan parte hartzeko epea luzatu da

Or, 2017-03-03 10:20

Astelehenera arte luzatu da APParen bitartez Trapujaleren argazkiak igotzeko epea, aprobetxatu asteburua zure argazkiak igotzeko!

Dakizuen bezala, Trapujale pertsonaia omentzeko, inauterietako protagonista den pertsonaia honekin lotura duten argazkiak udaleko APP-aren bidez igo behar dira. Pertsona bakoitzak gehienez ere 10 argazki igo ahal izango ditu.

Argazkiak igotzeko epea martxoaren 6ra bitarte luzatu da. Aplikazioko “Argazki lehiaketa” atalera igo behar dira. Astelehenetik aurrera, herritarrek 6 argazki irabazle aukeratuko dituzte. Horretarako, martxoaren 6tik 8ra bitartean APPan argazkirik gustukoena bozkatu beharko da. Argazki irabazleak eta horien egileen izen-abizenak martxoko Udal aldizkarian argitaratuko dira eta sari gisa aurten aurkeztuko den “Marinazkane eta Zirikuak” ipuin berria banatuko zaie. Aplikazioa edozein smartphonean deskarga daiteke.

Arloa edo saila