Udako solstizio gaua, San Joan gauaren ospakizuna, ostiralean

Og, 2023-06-22 10:45

Gau berezia ospatuko da Lezon.

Lezoko Udalak udako solstizioa gaua ospatuko du ostiralean, ekainaren 23an.

Hasteko, Musika Eskolatik kalejira antolatu da 19:00ean Musika banda eta trikitilariekin.

Ondoren, haurren ekitaldia. 19:30ean Murixkako lokaletik abiatuta Gurutze Santuaren Plazara. Behin plazan, 20:00etan,  ekitaldiari emango zaio hasiera.

Bertan, Murixka Dantza Taldeko kideak izango dira.

22:00etan, helduen ekitaldian dantzariek urteroko legez “soka-dantza” lizarraren inguruan dantzatuko dute. Bertan, sua piztuko da eta ondoren San Joaneko Zortzikoa, fandangoa eta arin-arinarekin bukaera emango diote ekitaldiari.

Arloa edo saila