Lezoko Antzerki Testu Laburren II. Lehiaketarako Kartel lehiaketa

Ar, 2024-05-14 15:47

Ekainaren 4a arte irekirik egongo den lehiaketaren irabazleak 650 euroko saria eskuratuko du.

HIKA Teatroak eta Lezoko udalak antolatzen duten Testu Laburren II. lehiaketari irudia jarriko dion Kartel Lehiaketa, maiatzaren 14tik ekainaren 4a arte zabalik egongo egongo da. parte-hartu nahi duen edonork, 3 kartel aurkeztu beharko ditu. Lehena, LEZOko 2. Antzerki Testu Laburren lehiaketarena, bigarrena, Lezoko 2. Irakurketa Dramatizatuen Partidarena; eta azkenik, Lezoko 2. Irakurketa Dramatizatuen Partida Sariarena.

Kartel bakoitza izenburutua egongo da eta epaimahaiak erabakia hartu ondoren bakarrik, ezagutuko da izenburu horren atzean dagoen artista. Epaimahaiak orijinaltasunari, erabilitako teknikari eta gaiari lotzen dion egokitasunari erreparatuko dio. Epaimahaia Lezoko Kultur teknikariak eta Diseinu grafiko eta Arte Ederretan bi aditu.

Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztuko du, eta teknikari dagokionez, ilustrazioa, marrazkia edota collagea erabiliko du. Lanek, ez dute irudi matxistarik ez eta askatasunaren edo giza eskubideen kontrako espresiorik edukiko. Neurriz, DINA3 formatua izango du eta, tamainari dagokionez, gehienez 8Mb.

Sari Bakarra emango da. Irabazleak 650 euro jasoko ditu emaitza plazaratu eta astebetera

Kontsulta itzazu argibideak

Arloa edo saila