LEZOKO UDALAK ETXEBIZITZEN ZOZKETA BERRI BAT EGIN DU ETA ETXEBIZITZAREN ARAZOEI AURRE EGITEKO KONPROMISOA INDARTU DU

Az, 2024-10-09 12:52

Gaur goizean egin den Olazarreko etxebizitza tasatuen eta babes ofizialeko etxebizitzen zozketak, Lezoko udalak herriko etxebizitzaren arazoari irtenbidea bilatzeko egiten ari den ahalegina berrestu du. Udala herri tentsionatu izendatzeko urratsak egiten ari da.

Asteazken honetan, urriak 9, Gezala Auditorioan Olazar inguruan etxebizitza tasatuak eta babes ofizialekoak esleitzeko zozketa egin da. Lezoko udalak egindako beste urrats bat merkatu librean etxebizitza bat erosteko zailtasunak dituztenei etxebizitza eskuratzeko aukera errazteko.

Zozketa unea

Eneritz Arruti, Lezoko alkateordea izan da udaleko ordezkaria zozketan: "Gaur Olazarren esleitutako 57 etxebizitzak Altzate Berri eremuan esleitu ziren 16 etxebizitzei gehitu behar zaizkie. Beraz, 2023 eta 2024 bitartean 73 lezoarrek merkatu librean baino merkeago erosi ahal izango dituzte etxebizitzak. Eta hori pozteko modukoa da".

Zozketa hau, Udala etxebizitzaren krisiaren aurkako borrokan lantzen ari den ekintzetako bat baino ez da. Zentzu horretan, Lezo eremu tentsionatu izendatzeko beharrezko izapideetan aurrera egiten ari da udalerria, eta horri esker zuzenean esku hartu ahal izango da alokairuaren merkatuan, eta herritarrei irtenbide eskuragarriagoak eskaini ahal izango zaizkie. Izan ere, Etxebizitza Eskubideari buruzko 12/2023 Legeak gune tentsionatu izendatzeko aukera ezartzen du, eta Eusko Jaurlaritzaren txostenen arabera, Lezok hori egiteko baldintzak betetzen ditu. Eneritz Arrutik azpimarratu duenez: "Lanean ari gara, Errenteriako udalak orain gutxi lortu duen moduan, guk ere herri tentsionatu izendapena lortzeko. Eta baikorrak gara".

Zozketako kaxatxoak

Lezo gune tentsionatu izendatzeko prozesuak aurrera jarraitzen duen bitartean, Udala etxebizitza plan bat prestatzen ari da, datozen 3 urteetan etxebizitza eskuratzeko eskubideari modu integral eta iraunkorrean aurre egiteko.

Zuzeneko zozketak berriz ikusi: