Lezoko Udalak goi ur-hornikuntzako toki sistemak besterentzeko lankidetza hitzarmena Añarberekin adostea proposatzen du

Or, 2022-02-18 13:32

Zerbitzuaren kalitatea hobetzea da helburua.

Lezoko Udalak otsailaren 23ko ezohiko osoko bilkuran, Añarberekin goi ur-hornikuntzako toki sistemak besterentzeko lankidetza hitzarmena onartzea proposatuko du.


Añarbek Lezoko goi ur-hornikuntzako %70a kudeatzen du duela 40 urte. Hitzarmenaren helburua zerbitzuaren kalitatea eta kantitatea hobetzea da, horretarako, Añarbek bere gain hartuko luke altako horniduraren % 100aren kudeaketa.


Giza baliabideak eta baliabide teknikoak egunean 24 orduz ziurtatzea izango litzateke beste abantaila bat, urteko 365 egunetan.


Hitzarmenak jasotzen duen helburu garrantzitsua bat da hornikuntza banatzeko sistema hobetzea da, DDAPetik (edateko ura banatzeko biltegia) Lezo-Monatxo sistemara. Lezoko industrialdeetan eta udalerriko landa-eremuan ur-hornidura bermatuko duen biltegi berri bat egitea aurreikusten da.


Lezo-Monatxo sistemako bilketak ere hobetuko dira. Monatxo sisteman dauden azpiegituretan beharrezkoa den birgaitzea egingo da, ordezko hornidura bermatzeko, Darieta sistematik ura hornitzea eragozten duen edozein egoera gertatuz gero.


Añarbek 2.650.000 euro inguru inbertitzea aurreikusten du azpiegitura berri horiek gauzatu eta daudenak hobetzeko.


Era berean, Añarbeko Uraren Mankomunitateak behe sarean 587.000 euroko inbertsioa egiteko akordioa lortu da, zuntz-zementuzko hodiak kendu eta udalerriko hirigunea Darieta biltegiz hornituko dela bermatzeko.


Lezoko Udala, mankomunitateko kide den aldetik, inbertsio guztien % 1,9 baino ez du ordainduko, eta ez da udal aurrekontuen kontura izango, mankomunitateari Mankomunitateko kide gisa egiten dion ekarpenagatik baizik. Guztira, 61.513 euroko inbertsioa izango da.


Hitzarmenaren beste abantailetako bat ingurumen-alderdia edo alderdi ekologikoa da. Udan emari ekologiko minimoa izaten jarraituko duela ziurtatzen da. Gaur egun, errekek ez dute flora eta fauna mantentzeko behar besteko emaririk.


Hornidura-sistema bakoitzak Kontrol eta Zaintza Unitate bat izan behar du. Añarbera egindako transferentziarekin uraren kudeaketan osasun-araudi tekniko zorrotzaren erantzukizunak Añarberenak izango dira, eta ez Lezoko Udalarenak.


Hitzarmen hau hornidura-sare integrala hobetzeko lanean jarraitzeko lehen urratsa da.