Lezoko Udalak Sahara herriarekin duen konpromezua indartu nahi du

Or, 2022-11-18 10:18

2021etik aurrera darama Bixi Bixi elkartearekin batera lanean Sahararen alde.

Lezoko Udala 2021. urtean hasi zen Bixi Bixi elkartearekin harremanetan eta Saharan bizitzen ari diren egoera hobetzeko aurrerapausoak ematen lagundu izan nahi du harrezkero. Aurtengo udaran, adibidez, Lezoko familia batek Saharako haur bat ekarri zuen eta ekimen hau indartzeko borondatea dago.

Hau guztiagatik, Bixi Bixi elkartearekin akordioa sinatu eta Sahara herria laguntzeko pausuak ematen jarraitu nahi du udalak. Aste honetan, esaterako, Jesus Mari Martiarena, Lezoko Alkatea eta Itziar Goienetxea, Bixi Bixi kultur elkartearen kidea, bilera bat antolatu zuten Saharako egoerari buruz hausnartzeko.

Sahararen alde antolatu diren eta etorkizunean antola daitezkeen ekimenei buruz hitz egin dute eta Lezoko Udala laguntza eta babesa emateko prest dago.

Gainera, elkarteko hainbat partaidek Saharara bidaiatuko dute abenduan bertako egoera gertutik ikusi eta Euskal Herriko hainbat herrietatik jasotzen ari diren babesa eta laguntza eskaintzeko helburuarekin.