Aire libreko kirol praktikari bultzada emanez

Og, 2016-12-29 15:50

Udalak Lopene plazan saskibaloi saskia ezarri du eta beste kale joko batzuk ezartzeko aukera aztertzen ari da

Auzotarren eskaerei erantzunaz eta kirol praktika kalean sustatzeko helburuarekin ezarri du Udalak saskibaloi saskia Lopene plazan. Eguberrietako jai egunetan ezarri da, gainera, oporretan dauden gazteek kirola kalean praktikatzeko aukera izan dezaten.
Era berean, ezarritako saskiak bigarren uztaila jartzeko aukera eskaintzen du, altuera txikiagoan, eta plaza berean beste kale joko batzuk ezartzeko aukera ere aztertzen ari  da Udala. 
 
Arloa edo saila