MIKEL LABAKA REAL SOCIEDADEKO 2. ENTRENATZAILEA LEZON, EUSKARA ETA KIROLARI BURUZ MINTZATZEKO

Ar, 2024-05-28 10:29

Mahai inguru formatoan prestatu den ekitaldi honetan, Allerru K.E.ko eta Touring K.E.ko ordezkariak ere parte hartuko dute. Sarrera eskuratzea beharrezkoa da. 

SARRERA ESKURATU

Datorren ekainaren 5ean, Lezoko Gezala Auditorium-ean KIROLA ETA EUSKARA mahai-ingurua egingo da. Arritxu Iribar kazetariak moderatuko duen ekitaldi horretan, goi mailako hizlariek parte hartuko dute, besteak beste, Real Sociedad-eko bigarren entrenatzailea den Mikel Labakak, Allerru K.E.ko Maialen Pikabeak eta Touring K.E.ko Mikel Azkunek

Mahai-ingurua, Euskararen Plan Estrategikoa osatzeko Lezo Euskaragarri prozesuaren baitan, parte-hartzaileek, euskarak kirolean, oro har, eta bakoitzaren eremuan duen presentzia izango dute hizpide. Gogoratu legegintzaldiko erronka nagusietako bat euskararen kale erabilera datuak hobetzea dela. Eta helburu hori lortze asmoz, udalgintzatik zein herrigintzatik hainbat gairen inguruko (aisialdia, hezkuntza, familia, merkataritza, gazteak…) ekimenak eta eztabaida-foro irekiak egingo dira. Testuinguru horretan sar daitezke Bizkarsororen emanaldia, Urtzi Urkizuren liburuaren aurkezpena, eta datorren ekainaren 5ean egingo den kirolaren inguruko mahai-ingurua.

Gogoratu gonbidapena eskuratzea beharrezkoa dela!

Arloa edo saila