Susana-enea (Kale Nagusia, 6)
Laukizuzen itxurako oina duen eraikina, bi isurialdeko estalkia duena. Lau solairu dauzka eta harlanduzko hormak. Fatxada nagusian bi ate ageri dira eta, landuriko gokoa eta "JHS" duten puntu erdiko arkua eta ataburua dituzte. Lehen eta bigarren solairuan burdinezko balkoi xumeak ditu.