Zorionak Lezo!

Az, 2017-01-25 14:59

Muxikoen 1.Guiness errekorra lortuta eta Musiko Festarako prest

Iazko udazkenean Lezoko hirigune historikoak inoiz ez bezalako ekitaldi garrantzitsua hartu zuen. Izan ere, Muxiko dantzen Munduko Guinness Errekorra ezarri nahi zuten, ahalik eta dantzari gehienak bilduz.

Horrela, gure inguruan Muxikoek harrera gero eta handiagoa eta Lezoko alde zaharra eszenatoki paregabea izanik, ekitaldia koloretsua eta oso girotsua izan zen.  Santo Kristo plaza eta inguruko kaleak kolorez eta jendez betetzea zen asmoa, musika lagun eta festarako gogoa barruan. Dantzazale guztioi erronka honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu zieten antolatzaileek.

Erabateko arrakasta izan zuen ekitaldiak, eta herriko Betizutik Elkarteak (ekitaldiaren antolatzaileak) lortu du Guinness World Records liburuan ofizialki sartuak egotea,  Muxikoen 1. Guinness Errekorra eskuratuz, 895 dantzari parte hartzailerekin.

Betizutik elkartean badituzte prest pendrive-etan bilduta egun horretan bizi izan diren momentu politenen erreportajeak eta hauekin lortuko den diru guztia (salmentan 6 €tan) Markelen Irria Fundaziorako izango da.

Bestetik, elkarteak  BETIZUTIK ELKARTE SOZIOKULTURALArekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu du, modu horretan elkarteari dagozkion jarduera soziokulturalak sustatzeko. Honela, antolatu duten hurrengo ekitaldia hau izango da: MUXIKO FESTA, urtarrilaren 29an, bosgarren igandean, jende guztia gonbidatua dagoelarik.

 

Arloa edo saila