2019KO UZTAILAK 11 EZOHIKOA

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2019ko uztailaren 11n, 19:00ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ezohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Laura Martinez Vizuete, Irlentz Ortega Ugalde, Laura Muñoz Aguado, Ion Pombar Hospitaler eta Miguel Angel Sanchez Antunez (Lezoko EAJ-PNV udal taldea), Mikel Arruti Salaberria, Miren Ormazabal Urkizu, Aitzol Saizar Viaña, Ainhoa Inxaurrandieta Ezkurra, Axier Irastorza Alustiza eta Mireia Cuesta Unzain (Lezoko EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Udal Talde Sozialista – Grupo Municipal Socialista).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

1. Eratu diren talde politiko eta bere bozeramaileen kontu ematea.

Alkateak dio hiru talde politiko eratu direla udal erregistroan aurkeztutako idatzien bidez. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen 34. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eratu diren talde politikoak eta haien bozeramaileak hauek dira:

TALDE POLITIKOAREN IZENA

TALDE KIDEAK

BOZERAMAILEA

“Lezoko EAJ- PNV udal taldea”

Jesus Maria Martiarena Jaca

JESUS MARIA MARTIARENA JACA

Laura Martinez Vizuete

Miguel Angel Sanchez Antunez

Laura Muñoz Aguado

Ion Pombar Hospitaler

Irlentz Ortega Ugalde

“Lezoko EHBILDU udal taldea”

Mikel Arruti Salaberria

MIKEL ARRUTI SALABERRIA

Miren Ormazabal Urkizu

Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra

Aitzol Saizar Viaña

Axier Irastorza Alustiza

Mireia Cuesta Unzain

Udal talde Sozialista

Jose Angel Sanchez Gallardo

JOSE ANGEL SANCHEZ GALLARDO

2. Alkateak hartutako erabakien berri ematea, bai Tokiko Gobernu Batzarreko kideak eta alkateordetzak izendatzeko, bai Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzak emateko (2019ALO30008 eta 2019ALO30009).

Alkateak D19/0625 eta D19/0626 dekretuen berri eman du.

D19/00625 dekretuaren bidez Tokiko Gobernu Batzarreko kideak eta alkateordeak izendatu ditu. Hauek dira kideak eta alkateordeak, ordenean emanak: LAURA MARTINEZ VIZUETE, IRLENTZ ORTEGA UGALDE, MIGUEL ANGEL SANCHEZ ANTUNEZ (EAJ-PNV udal taldea) eta JOSE ANGEL SANCHEZ GALLARDO (Eusko Sozialistak-Socilistas Vascos).

D19/0626 dekretuan Tokiko Gobernu Batzarraren baitan egiten dituen delegazioak jasotzen dira.

Udalbatza jakinaren gainean geratzen da.

Mikel Arrutik Salaberriak hartu du hitza. Dio aurreko legegintzaldian egindako delegazio berak direla hauek. Eskatu du oposizioak ordezkaritza izatea gobernu batzarrean, bi ordezkarirekin. Dio Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 legeak ordezkaritza eskubideak aitortzen dizkiela.

Alkateak dio egindako izendapenak eta emandako delegazioak alda daitezkeela etorkizunean oposizioarekin akordio batera iritsiz gero. Mikel Arrutik konpromiso hori tarteko ez dutela eragozpenik jarriko erabakiari.

3. Udalbatzaren osoko bilkuraren maiztasuna erabakitzeko proposamena, (2019ID100001)

Alkateak irakurri du proposamena. Honela dio:

“Toki Erregimeneko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legeko 46. artikuluan, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, apirilaren 7ko 2/2016ko legearen 25. artikuluan eta Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38. artikulua aplikatuz, Udalbatzari proposatzen diot ondorengo akordio hau hartzea:

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: Udalbatzak bere ohiko osoko bilkurak bi hilabetez behingo maiztasunez egingo ditu, hil bakoitietako azken ostegunean, 19:00 orduetan.

Osteguna jai suertatuko balitz, hurrengo asteko ostegunera pasako litzateke.”

Proposamena ahobatez onartzen da.

4. Bi batzorde informatzaile eratu eta osatzeko proposamena, (2019ID100002).

Toki Erregimeneko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legeko 20. artikuluan, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, apirilaren 7ko 2/2016ko legearen 29. artikuluan eta Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38, 123tik 126ra eta 134tik 138ra artikuluetan xedatzen dena aplikatuz, Alkateak proposaturik Udalbatzak ondorengoa erabaki du:

BAT: Bi batzorde informatzaile sortzea, Batzorde Informatibo Orokorra eta Kontu Batzorde Berezia.

BI: Bi Batzordeetako kideak zazpi zinegotzi izango dira, lehendakaria barne (3 EAJ-PNV Udal Taldea, 3 Lezoko EH Bildu Udal Taldea eta 1 Grupo Municipal Socialista).

HIRU: Ohiko bilerak bi hilabetez behingo maiztasunez egingo ditu, hil bakoitietako azken aurreko ostegunean, 9:00 orduetan.

LAU: Talde politiko bakoitzak bere ordezkariak (titularra eta ordezkoa, biak) izendatu behar ditu.

Proposamena onartu da aldeko 7 botoekin (6 Lezoko EAJ-PNV udal taldea, 1 udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista) eta aurkako 6 botoekin (Lezoko EHBILDU udal taldea).

Mikel Arrutik dio aurka bozkatu dutela beraiek batzorde gehiago nahi dituztelako, udal sail bakoitzak berea, herritarrei eta eragileei irekiak eta ez bakarrik osoko bilkurako gaiak diktaminatzeko.

Jose Angel Sanchez ere ados dago batzordeetan gai gehiago aztertzearekin, ez bakarrik osoko bilkurako gaiak.

5. Organo kolegiatuetan korporazioaren ordezkariak izendatzeko proposamena, plenoaren konpetentzia denean (2019ID100003).

Alkateak proposamena irakurri du. Honela dio:

“Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38. artikuluan finkatzen dena aplikatuz, Udalbatzari proposatzen diot ondorengo izendapen hauek egitea, organo kolegiatuetan bere ordekari izan daitezen:

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT:

ORGANOAK

TITULARRA

ZINEGOTZIA

Añarbeko Uren Partzuergoa

Titularra

Miguel Angel Sanchez Antunez

Ordezkoa

Irlentz Ortega Ugalde

San Markos Mankomunitatea

1. Titularra

Jose Angel Sanchez Gallardo

1. Titularraren ordezkoa

Laura Muñoz Aguado

2. Titularra

Miguel Angel Sanchez Antunez

2. Titularraren ordezkoa

Jon Pombar Hospitaler

Behemendi

Titularra

Jose Angel Sanchez Gallardo

Ordezkoa

Irlentz Ortega Ugalde

Oarsoaldea

Titularra

Miguel Angel Sanchez Antunez

Ordezkoa

Jose Angel Sanchez Gallardo

Euskal Fondoa

Titularra

Laura Muñoz Aguado

Ordezkoa

Miguel Angel Sanchez Antunez

Eudel

Titularra

Laura Martinez Vizuete

Ordezkoa

Miguel Angel Sanchez Antunez

Udalbiltza

Titularra

Laura Martinez Vizuete

Ordezkoa

Miguel Angel Sanchez Antunez

BI: Erabaki hau organo kolegiatuei eta zinegotziei jakinaraztea.”

Proposamena onartu da aldeko 7 botoekin (6 Lezoko EAJ-PNV udal taldea, 1 udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista) eta aurkako 6 botoekin (Lezoko EHBILDU udal taldea).

Mikel Arrutik dio EHBilduri ez zaiola ordezkaritzarik proposatu eta horregatik bozkatu dutela aurka.

Alkateak dio izendapen hauek aldatu daitezkeela aurrerago horretarako adostasun zabalagoa bada.

6. Udaleko zazpi zinegotzien dedikazio erabateko eta zatikako dedikazioak eta ordainsariak onartzeko proposamena. (2019PE100001).

Alkateak proposamena irakurri du. Honela dio:

Alkatetza honek, jarraian zehazten diren Lezoko udaleko zinegotzien erabateko eta zatikako dedikazioak eta ordainsariak onartzeko proposamena luzatzen dio Osoko Bilkurari.

ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: Miguel Angel Sanchez Antunez zinegotziaren dedikazio esklusiboa onartzea, eta dedikazio horrengatik urtean jasoko duen ordainsari gordina ere, 36.849,84€.

BI: Jarraian zehazten diren zinegotzien dedikazio partzialak onartzea eta dedikazio horrengatik urtean jasoko duten ordainsari gordina ere:

  • Jose Angel Sanchez Gallardo, %80ko dedikazio partziala eta urteko ordainsari gordina 35.386,88€.
  • Irlentz Ortega Ugalde, %40ko dedikazio partziala eta urteko ordainsari gordina 14.739,93€.
  • Laura Muñoz Aguado, %40ko dedikazio partziala eta urteko ordainsari gordina 14.739,93€.
  • Ion Pombar Hospitaler, %40ko dedikazio partziala eta urteko ordainsari gordina 14.739,93€.
  • Laura Martinez Vizuete, %50ko dedikazio partziala eta urteko ordainsari gordina 18.424,92€.
  • Mikel Arruti Salaberria, %50ko dedikazio partziala eta urteko ordainsari gordina 18.424,92€.

HIRU: Erabateko udal dedikazioa kasuan ordainsari horiek jaso­tze­a bateraezina da Herri Administrazioen eta horien mendeko erakunde, organismo edo enpresen aurrekontuen kargurako beste ordainsariekin, eta baita ere beste jardueren garapenarekin.

Toki Erakundeetan dedikazio par­tzi­ala duten kideen kasuan, ordainsari horiek jaso ahal izango dituzte, betiere jardun hori Administrazioan duten lanalditik kanpo bete­tzen badute. Hori guztia Herri Administrazioen Zerbi­tzu­rako Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Lege hori gara­tzen duen apirilaren 30eko 598/1985 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera

LAU Akordio hau 2019/07/12ean sartuko da indarrean.

BOST: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.”

Mikel Arrutik dio proposamenak harritu dituela, oraindik alkateak ardurak eta delegazioak banatu aurretik nola egin duen liberazioen aldeko proposamena. Ez dakite zergatik batzuk %100ean liberatzen diren, beste batzuk %80an eta beste batzuk %50ean. Tokiko legediak hiru dedikazio oso onartzen baditu udal honen biztanlekoentzat, eta dedikazio partzialak ez baditugu mugatzen ere, proposatutakoak guztira lau dedikazio oso suposatzen dutela eta horri alkatearen aholkularia gehitzen bazaio 4,5 jornada suposatzen duela, 153.000 €tik gorako gastua zinegotzien soldatetan. Ez zaie etiko iruditzen proposamena. Arin eta azalean egindakoa irizten die. Tranpa ere badagoela dio, liberazioen ordainsari erreferentea, udal soldaten 14. mailakoa izanik eta kasu bakar batean 18 mailako ordainsaria, %80ko dedikazioarentzako, honen ordainsaria besteen %100 dedikazioaren berdina bilakatuz. Zein den horren arrazoia galdetu du.

Guzti honen inguruko txosten juridiko bat eskatu du eta hura eduki bitartean eta ardurak eta delegazioak banatu bitartean gaia ez bozkatzea eskatu du eta mahai gainean uztea proposatu du Mikel Arrutik.

Bestalde dio liberazio eta ordainsariak mugatu eta zehaztu egin beharko zirela, batik bat herritarren aurrean garden azalduz.

Jose Angel Sanchezek dio alkatearen proposamena gobernua osatzen duten bi alderdi politikoen arteko akordioaren ondorioa direla. Ainhoa Intxaurrandietak akordio horren kopia eskatu dio, gardentasunaren mesedetan.

Udal idazkariak dio eskatutako txosten juridikoa egingo duela eta baita ere dio, alkateak egindako proposamenak ez duela legea urratzen.

Gaia mahai gainean uzteko proposamena ez da onartu. Alde sei boto izan dira, EHBildu udal taldekoak eta zazpi aurka, Lezoko EAJ-PNV udal taldea eta Udal Talde Sozialista – Grupo Municipal Socialista taldeko zinegotzienenak.

Ondoren proposamena bozkatu da. Eta proposamena onartu egin da aldeko 7 botoekin (6 Lezoko EAJ-PNV udal taldea, 1 Udal Talde Sozialista – Grupo Municipal Socialista) eta aurkako 6 botoekin (Lezoko EHBILDU udal taldea).

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 19:50etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432695tik 1432700ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna