Garbiñe Insausti abeslari eta aktoreak eta Iñaki Salvador pianista ezagunak bat egingo dute HEGOAK izeneko musika-ikuskizuna eskaintzeko. Emozioz betetako bidaia musikatua izango da, eta guztiok ezagutzen ditugun Mikel Laboaren edo Imanolen abestiak joko dituzte; pixkanaka, beste leku batzuetako soinu eta abestietara hurbilduko gaituzte, eta gure egingo dituzte Edith Piaf, Jaques Brell edo Kurt Weill artista handien abestiak.
HEGOAK ez da kontzertua soilik, antzerki-proposamena ere bada, Pessoa, Galeano edo Lorcaren testu laburrak biltzen dituena. Horrez gain, autoreei eta beren abestiei lotutako pasadizoak eta istorio laburrak ere gogoraraziko dizkigute. Horrez gain, Maider Zapiriain biolontxelo-jotzailearen parte-hartze berezia ere izango dugu.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza: Garbiñe Insausti
- Antzezleak: Garbiñe Insausti (Ahotsa), Iñaki Salvador (Pianoa) eta Maider Zapirain (Biolontxeloa)
- Konponketa musikalak: Iñaki Salvador
Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.