Metrokoadroka kolektiboak dantzalekuaren erdian ezin mugiturik dauden lau pertsonen istorioa kontatuko du; sakontasunez eta errespetuz, baina modu alaian. Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak geldirik daude, DJak inguruko jende guztia dantzan jartzen duen bitartean. Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da antzezlan hau.
Zuzendaritza: Edurne Azkarate. Testua eta dramaturgia: Miren Azkarate, Oier Guillan, antzezlaneko taldea. Aktoreak: Intza Alkain, Javier Barandiaran, Marina Suarez, Iraia Elias. Zuzendari artistikoa: Idoia Beratarbide. Laguntzaile fisikoa: Ainhoa Alberdi. Hizkuntza aholkularia: Asier Sarasola. Musika: Ander Fernandez. Diseinua: Allende Arnaiz. Argiak: Junki Mayo. Ekoizpena: Josu Zubia, Maite Aizpurua, Metrokoadroka.
Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.
