Arkitekto teknikoa

Lanpostuaren eginkizun nagusiak Udal Arkitekto teknikoaren lanpostuari esleitutako eginkizunen barruan dagozkionak dira.
Hirigintza, obra eta zerbitzuetako sailean: udal obrak eta zerbitzuak zuzendu; proiektuak eta obra txikien, eta jardueren txostenak prestatu; eta arkitekto teknikoaren espezialitateko aholkularitza eskaini. Horretaz gain, arloari esleitutako zerbitzuak egoki gauzatzen direla bermatu behar da, eta eraginkortasunez koordinatu giza baliabideak eta baliabide materialak. :

*Ezinbesteko baldintzak:
- Beharrezko titulazioa: Arkitekto tekniko gradua.
- Euskarazko 4. hizkuntza eskakizuna (3. HE ere baliozkoa izango da)

- Hautagaien artean froga idatzia eta elkarrizketa egingo da.
- Froga idatzia otsailaren 20ean, goizeko 10:00tan Lezoko udaleko pleno aretoan izango da.

Ostiraleko azterketan idatziz erantzun beharko dira hainbat galdera praktiko. Galderei erantzuteko izangaiek lege-testuak izango dituzte eskura; material hori udalak banatuko du, eta ez dira lege osoak izango, baizik eta azterketarako beharrezkoak diren atal zehatzak bakarrik:
• Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea
• Lezoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO).
• Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko 10/2021 Legea
• 314/2006 Errege Dekretua, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onartzen duena
• 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.
• 213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzkoa.
• 9/2017 Legea, Sektore Publikoko Kontratuena
• 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
• 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena
• 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena

*Eskaintzen da:
- Lanaldia: %100.
- Kontratuaren iraupena: gutxienez 2026/12/31 arte
- Hileko soldata gordina: 3.833€
Prozedura
Lanbide
Espediente zenbakia
2025PE090020
Egoera
Prozesuan
Izena emateko epea
-