2006.eko Ekainaren 19ekoa

Lezon, 2006eko ekainaren 19an, astelehena, goizeko 9:20etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Jesús Mª Martiarena Jaca, ez da bileran izan, kanpoan da.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2006ko ekainaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2006ko ekainaren 5az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Mikel Iriarte Echeverríari, obra eta bulego-jarduera lizentzia emateko proposamena, Arretxene kaleko 4o behe oineko lokalean Gure Bus autobus-enpresarentzat (2006H0040004)

Mikel Iriarte Etxeberriak eskatuta, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta eta horri buruz egindako txosten teknikoa eta juridikoak ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Mikel Iriarte Etxeberriari, obra eta bulego-jarduera lizentzia ematea, Arretxene kaleko 4ko behe oineko lokalean Gure Bus autobus-enpresarentzat, ondorengo baldintza hauekin:

Egin behar diren obrak, Gure Bus enpresaren bulegoak jartzeko izango dira, beraz lokal Komertzial bezala arituko da.

Atzeko aldeko fatxadan (patiora ematen duena), ireki behar diren bi leihoen neurriak, materialaz etab, patioan dauden bezalakoak izan beharko dira.Patio horretara ezingo da jarri, lokaleko bentilazio forzaturik.

BI: Lanak bukatu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lan horiek ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko da.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.079,51 ? ordaindu beharko ditu. (Eraikuntzaren gaineko zerga 598,50 ? eta jarduerarengatik 481,01 ?).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Miguel Esnaola Arrutiri Frantzisko Gaintzako 6-1.eko etxebizitzan bi etxebizitza eraikitzeko lizentzia emateko proposamena (2006H0030009).

Miguel Esnaola Arrutik Frantzisko Gaintzako 6-1.ko etxebizitza birgaitzeko obra lizentzia eskatu zuen.

Interesatuari errekeritu zitzaion etxebizitzaren planoak eta egin nahi zuen obraren aurrekontu zehatza aurkezteko errekeritu zitzaion.

Aurkeztutako dokumentazio ikusirik ateratzen da ezen, obra horiek, gaur egungo etxebizitzan bi etxebizitza eraikitzeko zirela eta, beraz, proiektu tekniko bisatua aurkezteko eskatzen zaio.

Ekainaren 7an aurkeztu da egin nahi den obraren proiektua.

Horri buruz egindako txosten teknikoa eta juridikoak ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Miguel Esnaola Arrutiri F. Gaintzako 6-1.ko etxebizitzan bi etxebizitza eraikitzeko lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

Leihoak eta leihoen kontrakoak, bai itxuraz, neurriz eta kolorez, orain dauden bezalakoak izan beharko dira.

BI: Obra burutzean, lehen okupaziorako udal lizentzia eskatu beharko du eta dokumentazio hau aurkeztu:

- Obra-amaieraren ziurtapen bisatua.

- Fatxada guztien argazkiak

- U-4 eta U-5 dokumentuak Gipuzkoako Foru Haziendan tramitaturik (Donostian).

- Eskritura berrien kopia.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubidea guztira 2.519,70 ? da (eraikuntzen gaineko zerga: 2,312,70 ? eta obra handiaren gaineko tasa 417 ?. (Egin da ?obra ezagutza? lizentzian ordaindutako kopuruaren kenketa, zk. 1361, 2006ko maiatzaren 8koa).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONAL ETA BARNE GAIAK

5.- Lezoko Udaleko langileen 2006. urteko opor egutegia onartzeko proposamena.

Udal honetako departamentu eta langileek 2006. urterako aurkeztu dituzten opor egutegiak ikusirik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2006. urteko opor egutegia onartzea:

· Informazio Bulegoa/Idazkaritza.

· Gizarte Zerbitzuak.

· Kontuhartzailetza.

· Hirigintza eta Zerbitzuak.

· Euskara eta Kultura.

· Brigada.

· Eskoletako kontserjea.

· Udaltzaingoa.

· Udltzainburua.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2006-2007 ikasturteko lan eta eskola egutegia onartzeko proposamena.

Xanti Espina Anduezak, ?Tomas Garbizu? Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak, 2006-2007 ikasturteko egutegiaren proposamena aurkeztu du.

Alkatetzak, aurkeztutako proposamena, Pertsonaleko Teknikariarekin batera aztertu ondoren, eta alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea, Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2006-2007. ikasturterako aurkeztutako lan eta eskola egutegia.

BI: Interesatuei akordio honen berri ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Etxez etxeko laguntzaileen lan ordutegia onartzeko proposamena.

Urtean zehar hainbat bilera egin dira etxez etxeko langileen lan ordutegia, antolaketa, baliabideak eta beste zenbait gai aztertzeko asmoarekin.

Bilera horietan, Iñake Urrestarazu (Gizarte Zerbitzuetako Zinegotzi Eskuordeduna), Izaskun Kintas (Etxez etxeko laguntzailea eta Ordezkari Sindikala) eta Nerea Azkue (Gizarte Ongizateko Arduraduna).

Bilera horietan lortutako akordioak gauzatzeko asmoz, Gizarte Zerbitzutako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Etxez etxeko langileen lan egutegia onartzea. Ordutegia hurrengoa da:

- Goiz eta arratsaldez egingo dute lan: 8:00etatik-13:30etara eta 16:00etatik 18:40etara.

- Urtean zehar ordutegi honetatik kanpo 12 orduko poltsa izango dute bilerak eta koordinazioak egiteko.

- Miren Susperregik jornada murrizketa duen denboran ondorengo ordutegia egingo du: 9:00etatik 12:00etara.

- Izaskun Kintasek jornada murrizketa duen denboran ondorengo ordutegia egingo du: 9:30etati 13:30etara.

- Langileek ez dute fitxatuko.

- Langileek asteko egunetan zehar ordutegi desberdinak izan ahal dituzte eta egun batean 7 ordu egin ditzakete eta bestean gutxiago. Hala ere asteko ordu konputua gehienez ere jornada osoari dagokion ordu konputu bera izango da.

- Zerbitzu beharrak uzten duten heinean eguneroko jornada 6:39 ordukoak izango da.

BI: Etxez etxeko langileei, Udalak mobil bana jarriko die, etxez etxeko zerbitzua bideratzeko beharrezkoa diren komunikazioak egiteko.

HIRU: Etxez etxeko laguntza emateko finkatutako ordutegitik kanpo eman beharreko zerbitzuak, lan poltsan dauden langileen bitartez emango dira, beti ere plantilla eta aurrekontuetan jasotakoaren arabera.

LAU: Asteburutan etxez etxeko laguntza antolatzeko ondorengo pausoak emango dira:

- Zer kasutan eman behar diren teknikoki irizpideak ezartzea (gizarte langileak landu eta proposatuko dute).

- Irizpide teknikoak ontzat eman beharko dira (zinegotzi eskuordeduna).

- Zerbitzua nola eskaini erabaki (zinegotzi eskuordeduna).

BOST: Erabaki hau 2006ko ekainaren batean sartuko da indarrean.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

8.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaera onartzeko proposamena (2006GZ010011).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Esteban Ubiria Alzugurenek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Esteban Ubiria Alzugureni etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, 3 ordu astean etxeko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 7.96? orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA-KULTURA

9.- Udan Jostatzera 2006 udaleku irekiaren antolakuntza kontratatua handitzeko proposamena (2006KU170001).

2006ko maiatzaren 22ko Tokiko Gobernu Batzarrak egindako bileran Udan Jostatzera 2006 udaleku irekiaren antolakuntzaren kontratazioa Jokaitza, S.L.ri esleitu zitzaion. Espedientea azterturik eta aurtengo udalekuen matrikulazioaren gehikuntza ikusirik, aldi berean, Jokaitza S.L.k egin digun proposamen teknikoa zein ekonomikoa kontuan izanik, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Indarrean dauden baldintza betetzen ez duten matrikulak ez onartzea.

BI: Onartzea udaleku irekietarako gehienezko haur kopurua handitzea, 180tik 210tara.

HIRU: Honek suposatzen duen 5.567 ?ko diru gehikuntza onartzea.

LAU: Kontratu honetarako gastua onartzea (guztira 32.708 ?, A-207/D-330).

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna