2005.eko Apirilaren 6ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2005eko apirilaren 6an, 8:35etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA taldea), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (PSE taldea), Jesus Maria Martiarena Jaka (EAJ taldea), Aroia Goienetxea Egibar (EAJ taldea), Aitor Mimendia Artuzamonoa (EAJ taldea), Enrique Figueroa Laboa (EAJ taldea), Noemí Arberas Osés (EAJ taldea) eta Maria Luz Anglada González (PP taldea).

Ez da bilkurara etorri Isabel López Aulestia (IU-EB taldea), ezin etorri izana aurrez adierazi duelarik, ezta Ainhoa Villanúa Ayuela ere (PSE taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Patxi Apalategi aritu da itzultzaile lanetan.

1.- Egoki irudituz gero, 2004ko abenduaren 1eko eta 14eko osoko bilkurako aktak onartzea.

Bi aktak aho-batez onartu dira inolako zuzenketarik gabe.

2.- Noemi Arberas Osésen zinegotzi-kargua hartzea.

Haren kredentziala egiaztatu ondoren, Alkateak Noemi Arberas Osesi zinegotzi karguaren jabetza eman dio, aldez aurretik promesa jasorik legez ezarritako formulari jarraiki, alkateak berak irakurri duelarik, eta horri zinegotziak promes egin diolarik.

Jendartetik hitza eskatu dute eta alkateak ez du eman baimenik. Hala ere hitz egiten hasi da, kargua hartu berria duen zinegotziaren eta beste zenbait zinegotziren dimisioa eskatuz, kargu horiek Lezoren Alde Plataformarenak direla argudiatzen. Alkateak behin eta berriz isiltzeko agindu dio, baina kasu egiten ez duenez, bilera etetea erabaki du.

Gertaera hori dela medio, osoko bilkurari zinegotzi gelan jarraitzea proposatu du alkateak eta hala onartu dute gainontzeko zinegotzi guztiek, gela horretan bilkurako beste gaiekin jarraitu delarik.

3.- Diktamena: Lankidetza-hitzarmena aldatzeko onartzea, autotaxiko garraio-zerbitzuen erregimen bereziko zona zehazteko.

Aroia Goienetxeak, Kontu eta Ogasun Batzordeak 2005eko apirilaren 1ean onartutako diktamena onartzea proposatu dio Osoko Bilkurari. Honela dio onartzera aurkezten den diktamenak:

?Ogasun arlorako Delegatuak irakurri du Oarsoaldeak igorritako Lankidetza Hitrzarmen proposamena, Auto-taxizko garraio-zerbitzurako aparteko erregimeneko eskualde bat finkatzeko

Hori ikusirik, Ogasun eta Kontuetako Batzordeak, 2005 eko Apirilaren 1an egindako bilkuran, Aroia Goienetxea (E.A.J.-P.N.V.), Kepa Garbizu (E.A.J.-P.N.V.), Mikel Antxon Arrizabalaga (PSE-PSOE) eta Mª Luz Anglada (P.P.) zinegotzien aldeko boto ponderatuekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT:. Auto-taxizko garraio-zerbitzurako aparteko erregimeneko eskualde bat finkatzeko lankidetza-hitzarmena onartzea.?

2004ko urriaren 6an osoko bilkura honek onartutako hitzarmena da hau eta, zenbait aldaketa egin zaizkiolako, testu hori berriro ere ekarri egin da bilkura honetara.

Zinegotzi guztien onespenarekin onartu da diktamena.

4.- Diktamena: Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako 2005-2006 ikasturteko tasak eta hobariak aldatzeko onartzea.

Aroia Goienetxeak, Kontu eta Ogasun Batzordeak aurkeztutako diktamena onartzea proposatu dio Osoko Bilkurari. Honela dio onartzera aurkezten den diktamenak:

?Ogasun eta Kontuetako Batzordeak, 2005eko martxoaren 23an egindako bilkuran, Aroia Goienetxea (E.A.J.-P.N.V.), Kepa Garbizu (E.A.J.-P.N.V.) eta Mª Luz Anglada (P.P.) zinegotzien aldeko boto ponderatuekin, behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT.-?Tomas Garbizu? musika eskolako tasen eta hobarien aldaketa onartzea 2005/2006 ikasturterako.

BI.- Aplikatuko diren tarifak hauek izango dira:


HIRU.- Sarrera ekonomikoengatiko hobariari dagokion taula:

Zinegotzi guztien onespenarekin onartu da diktamena. Hasierako onarpena da hau eta jendaurrean egon behar du hilabetez.

5.- Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Alkateak azken osoko bilkura ezkero, udaletik kanpoko elkarte eta mankomunitateetan, izandako bileren deialdien fotokopiak banatu dizkie zinegotzi guztiei.

Era berean, alkateak 2004ko urteko likidazioa onartu duela ohartarazi die zinegotziei. Mikel Antxon Arrizabalagak gaia hurrengo osoko bilkurarako uzteko eskatu badu ere, alkateak dio bakarrik kontu ematea dela eta gaiaren inguruan dituzten galderak hurrengo bilkuran egin ahal izango direla.

6.- Galde-eskeak.

Ez da inongo galde-eskaerarik egin.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 8:45etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta XXXX.etik XXXX.ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna