2004.eko Martxoaren 17ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, 2004ko martxoaren 17an, 9:05 orduetan, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKO ETA PREMIAZKO BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA taldea), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin (PSE taldea), Jesus Maria Martiarena Jaka (EAJ taldea), Aroia Goienetxea Egibar (EAJ taldea), Aitor Ocerin Ibañez (EA taldea), Aitor Mimendia Artuzamonoa (EAJ taldea), Enrique Figueroa Laboa (EAJ taldea) eta Isabel Lopez Aulestia (IU-EB taldea).

Ainhoa Villanua Ayuela (PSE taldea) eta Maria Luz Anglada Gonzalez (PP taldea) ez dira etorri.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkariak, Xabier Loiola Aristik.

Patxi Apalategi aritu da itzultzaile lanetan.

Alkateak argitu, du bilkura Biltzar Areto Nagusian egiteko deitua zegoela baina, aurrez egin den ezohiko osoko bilkuran izan diren gertaerengatik, jenderik gabe egin dela bilkura hori eta, haren jarraian eta motibo berarengatik, bilera hau ere jenderik gabe egingo dela Gobernu Batzar Gela honetan. Bertan diren zinegotzi guztiak ados azaldu dira erabaki horrekin.

1.- Deialdiaren premiazkotasuna berrestea.

Premiazko deialdia denez osoko bilkurak berretsi egin behar du deialdia eta bilera egitea onartu egin behar da. Alkateak dio udal aurrekontuen onarpenak ezin duela gehiago itxaron eta jendaurreko epean aurkeztu den erreklamazioa lehenbailehen erantzun nahi dela eta behin betiko onarpena eman udal aurrekontuei. Bertaratu diren zinegotzi guztiak bilera egitearen alde azaldu dira.

2.- 2004eko Udal Aurrekontuaren hasierako onarpenaren kontra aurkeztutako erreklamazioa ebazteko proposamena eta aurrekontua behin-betiko onartzeko proposamena.

Alkateak dio, aurrez egin beharreko kontsultak egin eta gero, ondorengo erabaki proposamena aurkezten diola osoko bilkurari.

?Alkatetza honek, 2004ko Udal Aurrekontuaren kontrako erreklamazioa aztertu ondoren, Aitor Sarasola Salaberria, Mikel Mitxelena Iza, Juli del Sol Bermejo, Inma Muñoz Martinez eta Iker Salaberria Urkizuk aurkeztua, 2004ko martxoaren 15ean, eta Sarrera Erregistroko zenbakia 894, egokitzat jo du ondorengo hau adieraztea:

BAT: Erreklamazio hori, horretarako dagoen epearen barruan aurkeztu dela zeren, aurrekontuaren onarpena 2004ko otsailaren 18an egin baitzen eta GAOn 2004ko otsailaren 26an argitaratu baitzen, zenbakia 38, beraz epea martxoaren 15ean amaitzen delarik.

BI: Alegazioetariko LEHENA-ri dagokionez hau adieraztea:

a) Udal aurrekontuaren egitura, programa eta azpi-programa eta aurrekontu-partida mailan egina dago, horietariko bakoitzak bete beharreko helburuak deskribatzen direlarik, programa beraren definizioa, hura osatzen duten partiden izenak eta aurrekontuan bertan integraturiko Memoriaren dokumentua kontuan izanik.

b) Programak eta azpi-programak burutzeko arduradunak, espreski jasorik daude programa funtzionalen azken laburpenean. Finantza-baliabideak azpi-programetariko bakoitzean ageri direla eta asignatutako giza baliabideak, aurrekontuaren beraren barne den pertsonalari buruzko 8 dokumentuan finkatzen direla.

c) Programa funtzionalen jarraipen-bideko terminoak ez dira bertan zehaztu, eta baina Arauak berak ere ez du finkatzen horretarako obligaziorik.

HIRU: Alegazioetariko BIGARRENAri dagokionez, hau adierazten da:

a) Lurzoru Ondare Publikoei buruzko ekainaren 29ko 20/1998 Legeko 7. Artikuluak finkatzen du, ?Udalaren lurzoru-ondarea babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko izango da batik bat, eta, gainera, gizartearen onerako ondorengo erabileretarako:

a. Ekonomi jardueretarako lurzoruaren eskuraketa eta sustapen publikoa.

b. Urbanizazio obrak eta sistema orokorrak egitea.

c. Udal esparruko ekipamendu kolektiboak edo guztion erabilerako beste instalazioen eraikuntza, betiere administrazio publikoek edo beren baltzu instrumentalek sustatu badituzte.

d. Administrazioaren ekimenez etxebizitzak birgaitzeko edo hiria eraberritzeko burututako eragiketa osatuak eta bakanak.

e. Historia eta kultur arloko ondarea birgaitzea.

f. Babes bereziaren beharra aitortu zaien guneetan natur ingurunea zaintzea, babestea edo bere onera ekartzea.?

b) Gastuen 157. Partida, ?Aprobetxamendu urbanistikoak? zehazpenari buruzkoa, guztira 486.200 ?, oso-osorik xedatuko dela gastuen VI kapituluan sartzen diren gastuak finantzatzeko, alegia, benetako inbertsioei buruzkoak.

LAU: Alegazioetariko HIRUGARRENAri dagokionez hau adieraztea:

a) Aurrekontuak betetzen du 21/2003 Foru Arauak 14-6 artikuluan xedatzen duena, eta horrek hau finkatzen du:

?Aurrekontu orokorreko aurrekontu bakoitza hasierako mentsik gabe onetsi behar da. Nolanahi ere, eragiketa arrunten ziozko sarrerak gutxienez gastu arruntak eta zorren amortizazio-gastuak bat eginez sortzen den kopuruaren beste izan behar dira.?

21/2003 Foru Arau berak 11. Artikuluan hau finkatzen du:

· Eragiketa arruntetarako kredituetan pertsonalekoak, ondasun arrunt eta zerbitzuetakoak, finantza gastuak eta transferentzia eta diru-laguntza arruntak sartuko dira (Gastuetako 1etik 9 arteko Kap.).

· Kapital eragiketetarako kredituetan ondasun-inbertsioetarakoak, kapital transferentziak eta kapital diru-laguntzak eta finantza aktibo eta pasiboen aldaketak bereiztuko dira (Gastuetako 6tik 9 arteko Kap.).

· Eragiketa arrunten ziozko aurreikuspenetan zuzeneko zergak, zeharkako zergak, tasak eta bestelako sarrerak, transferentzia eta diru-laguntza arruntak eta ondare-sarrerak sartuko dira. (Sarreretako 1etik 5 arteko Kap.).

· Kapital eragiketen ziozko aurreikuspenetan ondasun-inbertsioen besterentzeak, kapital transferentziak eta diru-laguntzak eta finantza aktibo eta pasiboen aldaketak bereiztuko dira. (Sarreretako 7tik 9 arteko Kap.).?

b) Hasieran onartutako aurrekontuak betetzen dituela seinalaturiko aginduak

BOST: Udal Aurrekontua Udal Kontu-hartzailearen informerako jarri dela eta hark, 6-3-e artikuluan xedaturiko betez, nahitaezko txostena aurkeztu duela, Udalbatzaren Osoko Bilkuraren esku ipini zelarik otsailaren 18an, eta Udalbatzak 2004ko Udal Aurrekontua hasiera batez onartu egin zuela.

Aurrez esandako guztia dela eta, Udalbatzari proposatzen zaio ondorengo akordio hau har dezan:

BAT: 2004ko Udal Aurrekontuaren kontrako Erreklamazioa atzera botatzea azalpenean aipatutako arrazoiengatik.

BI: 2004ko Udal Aurrekontuei behin betiko onarpena ematea.?

Isabel Lopez Aulestiak dio abstenitu egingo dela, gaia aztertzeko nahiko denborarik izan ez duelako.

Bozketa egin da eta alkatearen proposamena onartu egin da aldeko zortzi botorekin (alkatea, EAJko zinegotziak, EAko zinegotziak eta PSEko zinegotzia) eta abstentzio batekin (EB-IUko zinegotziarena).

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 9:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 310.769tik 310.772ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna