2004.eko Otsailaren 18ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2004ko otsailaren 18an, 8:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA taldea), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin (PSE taldea), Jesus Maria Martiarena Jaka (EAJ taldea), Aroia Goienetxea Egibar (EAJ taldea), Aitor Ocerin Ibañez (EA taldea), Aitor Mimendia Artuzamonoa (EAJ taldea) Enrique Figueroa Laboa (EAJ taldea), Isabel Lopez Aulestia (IU-EB taldea) eta Maria Luz Anglada Gonzalez (PP taldea) .

Ez da bilkurara etorri Ainhoa Villanua Ayuela (PSE taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Patxi Apalategi aritu da itzultzaile lanetan.

1.-

Hauteskunde mahaietan arituko direnak izendatzeko zozketa.

Hautes-Legeak xedatutakoaren ildotik, Gorte Nagusietarako martxoaren 14ko hauteskundeetarako hautes-mahaietako partaideak izendatzeko zozketa egin da.

Zozketa ordenadore bidez egin da eta haren emaitza, espedientean jasorik dagoena, Eskualdeko Hauteskunde Juntari igorriko zaio, behar den eran bidera dezaten.

2.-

Diktamena: S-3 sektoreko Udal jabegokoa den lursail baten azalera eskubidearen esleipena eta lagapena arautzen duen kontratuaren aldaketa.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak Hirigintza Batzordeak otsailaren 13an onartutako diktamenaren erabaki proposamena azaldu dio Osoko Bilkurari haren onarpena proposatuz. Honela dio diktamenak.

Espedientearen hasiera

Lezoko Udalak, 2003ko apirilaren 3ko osoko bilkurako akordio bidez, onartu zuen Lezoko Udalaren jabetzako partzelaren gain azalera eskubidea esleitu eta lagatzeko kontratua delakoari buruzko Klausula Administratiboen Plegua. Plegu horrek aldaketak izan zituen 2003ko maiatzaren 14ko osoko bilkuraren akordio bidez.

Halaber Lezoko Udalak, 2003ko ekainaren 9ko osoko bilkuraren akordio bidez, behin-betiko adjudikatu zion Construcciones Sukia Eraikuntzak, S.A. enpresari, aipaturiko baldintza pleguaren I eranskinean deskribatzen den Lezoko Udalaren jabetzako partzelaren gaineko azalera eskubidearen lagapena. Era berean, Lezoko Udalbatzak osoko bilkuran onartu zituen adjudikatzedunak proposaturiko aldakuntzak, azalera eskubide horren adjudikatzearen baldintza ekonomikoak hobetzeko.

Lezoko Udalak Construcciones Sukia Eraikuntzak, S.A. enpresarekin 2003ko ekainaren 12an izenpeturiko kontratuaren bosgarren klausulan finkatzen da, Lezoko Udalak 996.000 euro ( 16% BEZ barne) abonatuko diola kontratatzaileari, azalera eskubidearen lagapenaren balioaren eta baldintza pleguan jasotako betebeharren arteko diferentziarengatik ordaindu beharreko prezio-kontzeptutan, betebeharren artean, besteak beste, 56 etxebizitza, garajeak eta trastelekuak eraikitzeko proiektua burutzea eta, halaber, 3 Sektorearen urbanizazio proiektua burutzea direlarik.

Aipaturiko baldintza pleguaren zortzigarren klausularen arabera, azalera eskubidearen adjudikaziodunak jaso bide duen salmenta-prezioa etxebizitzen salmentarengatik m² erabilgarri bakoitzeko 1.082 euro izango da, azalera 75 m² edo gutxiago duten etxebizitzetan prezioa 1.190 euro izango da m² erabilgarriko. Eranskinen prezioa 382 euro izango da m² erabilgarriko.

Bestalde, pleguko bederatzigarren klausularen arabera, babespen ofizialeko etxebizitzei atxiki gabeko trasteleku eta garajeen salmenta-prezioa 382 euro izango da m² erabilgarriko.

Prezio hauek, Etxebizitza eta Gizarte Arazoetarako Kontseilariaren 2002ko abenduaren 30eko Agindua betez, aipaturiko kontratua adjudikatzean indarrean zeuden babespen ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioen arabera finkatu ziren.

Alabaina, 2003ko abuztuaren 28an argitaratu zen Euskadiko Aldizkari Ofizialean Etxebizitza eta Gizarte Arazoetarako Kontseilariaren 2003ko abuztuaren 25eko Agindua, babespen ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak erabakitzeari buruzkoa, eta Agindu horrek derogatu egiten zuen aurreko paragrafoan aipatutakoa, eta babespen ofizialeko etxebizitzen eta eranskinen beste salmenta-prezio batzuk markatzen zituen.

2003ko abuztuaren 25eko Agindu horretan prezio hauek finkatzen dira: 75 m² erabilgarri baino gehiagoko azalerako etxebizitzetan 1.152 euro m² erabilgarriko, 75 m² erabilgarri edo gutxiago duten etxebizitzetan, %10 gehitu ahal izango da etxebizitzaren gehieneko prezioa. Eranskinen prezioa 426 euro izango da m² erabilgarriko.

Kontuan izanik, prezio hauen aplikazioa interes publikoarentzat onuragarria dela zeren, Lezoko Udalak adjudikaziodunari ordaindu beharreko kopurua murriztu egingo bailuke, Construcciones Sukia Eraikuntzak, S.A. enpresarekin izenpeturiko kontratua aldatzea proposatzen da.

Halaber, Construcciones Sukia Eraikuntzak, S.A. enpresak proposatzen du, kontratuan aurreikusitako 21 garaje atxiki gabekoetatik 1 gehiago egitea eta, horren truke, adjudikaziodun posibleen arreta-faseko denboran kudeaketaren kargua eramatea eta bezeroekin kontratuak izenpetzearen aurreko dokumentazioaren bilketa egitea..

Bada Udal Arkitektoaren txostena, aipaturiko prezioen diferentzia baloratzen duena, adjudikaziodunak egin beharreko 56 etxebizitza, garaje eta trastelekuen proiektuari aplikatuz gero, guztira 427.351,31 euro BEZ sartu gabe.

Bestalde, 3. Sektoreko urbanizazio proiektuaren aldaketak, Construcciones Sukia Eraikuntzak, S.A. enpresak obratu beharrekoak, eta goian aipaturiko kontratua izenpetzeko oinarritzat hartu zenarenak, 72.653,26 euro (BEZ sartu gabe) gehikuntza ekarri du.

Halaber horretan beste gastu bat dago 24.000 eurotan (BEZ gabe) baloratua, 3. Sektorean dauden zuhaitzak tokiz aldatzeari dagokiona, kopuru hori ere aipaturiko kontratuan aurreikusi gabe zegoelarik.

Kontratuko datuak

- Xedea: Lezoko Udalaren jabetzako partzelaren gain azalera eskubidea adjudikatu eta lagatzea

- Kontratista: Construcciones Sukia Eraikuntzak, S.A.

- Prezioa: 996.000 euro (BEZ barne)

- Adjudikatzea

Organoa: Udalbatza, Data: 2003ko ekainaren 9an.

- Aurrez onartutako aldakuntzak: Orain arte ez da izan aldaketarik..

Zuzenbide aplikagarria

Administrazio Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuko (ekainaren 16ko 2/2000 Errege Dekretu Legegilea) 59, 101 artikuluetatik, ondorengo kontsidero hauek ateratzen dira:

1) Kontratu bat gauzatu eta gero, interes publikoko arrazoirengatik, hartan aldaketak egin daitezke.

Aipaturiko kontratua arautzen duten baldintzen pleguko hogeita bosgarren klausularen arabera, Lezoko Udalak erabaki ahal izango du, interes publikoko arrazoirengatik, adjudikatzearen baldintzen aldaketa, aldez aurretik adjudikaziodunari entzunez, eta legozkiokeen erantzukizun eta kalte-ordainekin.

Halaber, baldintza plegu bereko hogeita zortzigarren klausulak ebazten du ezen, bertan aurreikusi gabeko orotan, Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Testu Bateratuak, hura garatzen duen araudiak eta Toki Entitateen Ondasunen Arautegiak ezarritakoari lotu beharko zaiola.

Diktamena

Aurrez esandako guztiari jarraiki, batzordekide guztien adostasunarekin, Osoko Bilkurari proposatzen zaio ondorengo ebazpen hau har dezala:

BAT: Bere garaian Construcciones Sukia Eraikuntzak S.A. enpresari adjudikatutako Lezoko Udalaren jabetzako partzelaren gain azalera eskubidea esleitu eta lagatzeko kontratuaren aldaketa onartzea, zehazpen hauetan:

a) Azalera eskubidearen adjudikaziodunak jaso bide duen salmenta-prezioa aldatzea, kontratua arautzen duten baldintzen pleguko zortzigarren eta bederatzigarren klausulei dagokienez, salmenta-prezio hauek finkatuz:

Azalera eskubidearen adjudikaziodunak jaso bide duen salmenta-prezioa etxebizitzen salmentarengatik 1.152 € izango da m² erabilgarriko.

Azalera erabilgarria 75 m² edo gutxiago duten etxebizitzetan, prezioa 1.267,20 € izango da m² erabilgarriko.

Eranskinen salmenta-prezioa 426 € izango da m² erabilgarriko.

Babespen ofizialeko etxebizitzei atxiki gabeko garaje eta trastelekuen salmenta-prezioa 426 Euro izango da metro karratu erabilgarri bakoitzeko.

b) Construcciones Sukia Eraikuntzak, S.A. enpresak, 3. Sektoreko urbanizazio proiektu aldatua egin beharko du, guztira 647.151,28 euro (BEZ gabe).

c) Construcciones Sukia Eraikuntzak S.A. enpresak tokiz aldatu beharko ditu 3. Sektorean dauden zuhaitzak, lan hori 24.000 eurotan (BEZ gabe) baloratzen delarik.

d) Construcciones Sukia Eraikuntzak S.A. enpresak, kontratuan aurreikusitako 21 garaje atxiki gabekoak baino 1 gehiago egin beharko ditu, horren truke, adjudikaziodun posibleen arreta-faseko denboran kudeaketaren kargua eramatea eta bezeroekin kontratuak izenpetzearen aurreko dokumentazioaren bilketa eginez.

BI: Kontratuaren prezio berria onartzea, 612.390,26 €, BEZ barne, kopuruan finkatzen delarik, indarrean dagoen baldintza pleguan finkaturiko baldintza beretan ordaintzeko.”

Osoko bilkurako kide guztiek alde bozkatu dutelarik diktamena ahobatez onartu da.

3.-

Diktamena: 2004ko udal aurrekontuak onartzeko.

Alkateak, Ogasun Batzordeak otsailaren 13an emandako diktamena azaldu dio osoko bilkurari. Honela dio diktamenak:

“ 2004ko Udal Aurrekontua egin da eta onartzeko tramitatzen ari den espedientea ikusirik, Ogasun eta kontuetako batzordeak, otsailaren 13an egindako bilkuran, Aroia Goienetxea (EAJ-PNV), Kepa Garbizu (EAJ-PNV), Aitor Ocerin (EA) eta Mikel Antxon Arrizabalaga (PSE) zinegotzien aldeko boto ponderatuekin eta Isabel Lopez (EB-IU) eta Mª Luz Angladaren (PP) aurkakoekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2004. ekitaldiko Udal Aurrekontuari. Hona hemen aurrekontua atalez-atal zehaztuta:


Alkateak dio PP taldeak osoko emendakin bat eta zatikako beste bat aurkeztu diola aurrekontu proposamenari; PSE taldeak zatikako beste sei emendakin eta haien eztabaidan hasi aurretik galdetu du ea beste emendakinik aurkeztuko den.

Isabel Lopez Aulestiak dio ez duela emendakinik aurkeztu behar. Alkatetza eta Gobernu taldea zoriondu ditu aurkeztutako aurrekontuengatik, bere iritzian onak eta neurrikoak direlako. Halere baditu zenbait desadostasun, Udal Bideri eman nahi zaion kuota gehiegizkoa iruditzen zaio eta ez beharrezkoa; arkitektoa plantilan behar lukeela eta ez aholkularitza kontratazio bidezkoa; garbiketa lanak azpikontratatzearekin ez dago ados zabor kontratuak ahalbidetzen dituelako; herrialde txiroei eman nahi zaien diru laguntza ez omen da %0,7 iristen. Dena den ba omen du sakoneko desadostasun bat: Pasaia-Lezo Lizeoarentzat aurreikusi den dirulaguntza hain zuzen. Bere iritziz aurreko legealditik datorren hitzarmen baten ondorioa da, akaso ilegala den hitzarmena zeren sare publikoan sartzeari uko egin zion hezkuntza enpresa pribatu bati dirulaguntza publikoa ematea suposatzen baitu. Ez dio inongo justifikaziorik ikusten dirulaguntzari herriko ikastetxe publikoen bidez ongi baino hobeto betea baitago euskarazko hezkuntzaren zerbitzua. Arrazoi horregatik aurrekontuen aurka bozkatuko omen du.

PP taldeak aurkeztutako osoko emendakina bozkatu da ondoren, aurrekontuak berriz egileari bueltatzea proposatzen duena. Alde boto bat izan da Maria Luz Anglada Gonzalezena eta aurka beste gainontzeko bederatzi zinegotziena.

Jende artetik Aitor Sarasolak hartu du hitza eta kexatu da aurrekontuen eztabaida formetan Lezoren Alde Plataformak ez duelako izan beste alderdiek izan duten informazioa eta emendakinak aurkeztu aukera. Aurrekontuen edukiei ere kritika egin die: lan plangintza falta, udaltzaingoaren inguruko planteamendurik eza, aurrekontu insolidarioak izatea, elkartasunerako bakarrik aurrekontuaren 0,09% gastua aurreikusten dutelako; kontraesanak dituelako ur hornidurarako aurreikusitako gastuan Añarbetik kontsumoaren %100a ekarriko bada iaz baino gastu gutxiago aurreikusten delako iaz kontsumoaren %50a ekarri zenean Añarbetik; irisgarritasun arazoak konpontzeko dirurik jasotzen ez duelako nahiz eta iaz onartutako dirulaguntza araudia indarrean mantendu; lurra erosi baino saldu egiten delako, adibidez 1 sektoreko aprobetxamendua gastu arrunta ordaintzeko erabiltzea proposatzen delako eta ez legeak agintzen duen lur erosketan egiteko; mailegua proposatzen delako inbertsio arruntak, mantenimendukoak, ordaintzeko eskema finantziero arriskutsua proposatuz sarrera arruntekin ez dutelako maileguak ordaintzeko ematen. Harritu omen da IUko zinegotziak neurriko aurrekontuak direla dioenean gastu arruntean iazkoak baino %22 gehiagoko igoera proposatzen denean eta aurrekontuak osotara iazkoak baino %47 gehiagoko igoera planteatzen duenean. Lizeoarekin dagoen hitzarmenari buruz dio euskalduntzean ikastolen beharra ukatu ezina dela eta Jaurlaritzak ere ematen omen dizkio laguntzak enpresa pribatu horri.

Ondoren zatikako emendakinak azaldu dira, PP taldeak aurkeztutako bat, zinegotziei kalte-ordainak ordaintzea osoko bilkura eta batzordeetara etortzeagatik eta PSE taldeak aurkeztutakoak beste sei: Udal Bideko gastu partida kentzekoa, presoen senideei dirulaguntza partida kentzea, PSE taldeko zinegotzi baten zatikako liberaziorako 500 €/hilean jasoko duen partida, bakea, giza eskubidea eta elkarbizitza ekintzetarako 18.000 €tako partida gehitzea, fatxadak txukuntzeko 30.000 €tako dirulaguntza partida gehitzea eta igogailuak jartzeko 30.000 € diru laguntza aurreikustea. Gastu berri hauek guztiak ordaintzeko kreditu globala partida beste hainbestean jaistea proposatu dute emendakinek.

Baita ere emendakin bezala bozkatuko da EB-IU taldeko Isabel Lopez Aulestiak Pasaia-Lezo Lizeoari dirulaguntza kentzeko proposamena.

Alkateak bilkura etetea eskatu du emendakinak talde politikoarekin aztertu ahal izateko.

Bost minututako etenaldiaren ondoren, bilkurari ekin zaio berriz eta alkateak zatikako emendakinen bozketari hasiera eman dio. Horrela, lehenik PP taldeak aurkeztutakoa bozkatu da, zinegotziei kalte-ordainak ordaintzea osoko bilkura eta batzordeetara etortzeagatik. Aurrez idazkariak ohartarazi du ezin dela emendakina bere horretan bozkatu ez baitu gastu gehitze hau nola ordainduko den argitu, hau da, zein gastu gutxituko den edo zein dirusarrera gehitu. Halere emendakinaren bozketa egin da eta alde hiru boto izan dira (PP, PSE eta EB-IU taldeetako zinegotzienak) eta zazpi aurka (alkate eta EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak). Beraz emendakina ez da onartu.

Ondoren EB-IU taldeak proposatutako emendakina bozkatu da, Pasaia-Lezo Lizeoari dirulaguntza ez ematearena. Emendakinaren alde hiru boto izan dira (EB-IU, PSE eta PP taldeetako zinegotzienak) eta aurkako zazpi (alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak). Beraz emendakina ez da onartu.

PSE taldeak aurkeztutako sei emendakinak bozkatu aurretik talde honetako zinegotziak, hitzez, zazpigarren bat aurkeztu du eta haren bozketa eskatu ere: Euskal Fondoari eman beharreko dirulaguntza 18.000 €taraino handitzea kreditu globaleko gastua gutxituz kantitate horretan.

Lehenik fatxadak txukuntzeko dirulaguntza partida sortzea bozkatu da. Alde hiru boto izan dira (PSE, EB-IU eta PP taldeetako zinegotzienak) eta aurkako zazpi (alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak). Beraz emendakina ez da onartu. Alkatearen esanetan gastu honetarako aurtengoa baino datozen urteetako aurrekontuak dira egokiago ordurako utziz gastua.

Igogailuak jartzeko 30.000 € diru laguntza partida aurreikusteko emendakina ahobatez onartu da. Kreditu globaleko partidatik diru hori hartuta sortuko da partida.

PSE taldeko zinegotzi baten zatikako liberaziorako 500 €/hilean jasoko duen partida gehitzeko emendakinak alde boto bat izan du (PSE taldeko zinegotziarena) eta aurkako bederatzi (alkatea, EAJ, EA, EB-IU eta PP taldeetako zinegotzienak). Ondorioz emendakina ez da onartu.

Bakea, giza eskubidea eta elkarbizitza ekintzetarako 18.000 €tako partida gehitzeko emendakina ahobatez onartu da. Kreditu globaleko partidatik diru hori hartuta sortuko da partida.

Presoen senideei dirulaguntza partida kentzeko emendakinak alde bi boto jaso ditu (PSE eta PP taldeetako zinegotzienak) eta aurkako zortzi (alkatea, EAJ, EA eta EB-IU taldeetako zinegotzienenak). Beraz emendakina ez da onartu.

Udal Bideko gastu partida kentzeko emendakinak alde hiru boto izan ditu (PSE, EB-IU eta PP taldeetako zinegotzienak) eta aurkako zazpi (alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak. Beraz emendakina ez da onartu.

Euskal Fondoari eman beharreko dirulaguntza 18.000 €tara igotzeko kreditu globaleko gastua beste hainbestean gutxituz, hitzez, PSE taldeko zinegotziak egindako emendakinak alde hiru boto izan ditu (PSE, EB-IU eta PP taldeetako zinegotzienak) eta aurkako zazpi (alkatea eta EAJ eta EA taldeetako zinegotziena). Beraz emendakina ez da onartu.

Honekin emendakinen bozketa bukatu delarik aurrekontu proposamen diktamena bozkatu da, emendatu gabeko bere zatia hain zuzen. Alde zortzi boto izan dira (alkate, EAJ, EA eta PSE taldeetako zinegotziena) eta aurkako bi (EB-IU eta PP taldeetako zinegotziena). Beraz diktaminatutako 2004ko udal aurrekontuek, onartutako emendakinekin batera, hasiera onarpena jaso dute eta jende aurrean izango dira hamabost egunez. Alegaziorik edo erreklamaziorik tarteratu ezean behin betiko onarpena jasoko dute beste erabakiren beharrik gabe.

4.-

Diktamena, 2004 urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onartzeko.

Alkateak Barne Batzordeak proposatutako diktamena onartzea eskatu dio Osoko Bilkurari. Honela dio diktamenak:

“Udal aurrekontua onartzerakoan eta indarrean dagoen legerian oin hartuz, Udal Batzarrari dagokio urtero aurrekontuaren bidez udal plantila eta lanpostuen zerrenda onartzea.

Barne Batzordeak, 2004ko otsailaren 13an eginiko batzarraldian, 2004. urteko plantila eta lanpostu zerrendari buruz aurkeztutako proposamena aho batez diktaminatu du, Kepa Garbizu Azkue, Jesus Mª Martiarena Jaka, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Isabel López Aulestia, Mari Luz Anglada Gonzalez eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusinen aldeko botoekin

Horiek guztiak horrela, Osoko Bilkurari honako ERABAKI hauek hartzea proposatzen diot:

BAT: 2004. urterako udal plantila organikoari hasierako onarpena ematea.

BI: 2004. urterako lanpostuen zerrendari hasierako onarpena ematea.”

Diktamena ahobatez onartu da. Plantila eta lanpostuen zerrenda, aurrekontuekin batera jendaurrean egongo dira hamabost egunez. Alegaziorik edo erreklamaziorik tarteratu ezean behin betiko onarpena jasoko du beste akordiorik hartu beharrik gabe.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 9:35 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 310.740etik 310.740era, 310.742tik 310.046era eta 310.048tik 310.048ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna