2000.eko Otsailaren 3ekoa

    Lezon, 2000ko otsailaren 3an, goizeko 9:00 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 2000ko urtarrilaren 20an egindako bilkurako akta onartzea.

    2000ko urtarrilaren 20an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    GIZARTE ONGIZATEA

    2.- Itziar Garcia kontratatzeko proposamena (familia-hezitzailea).

    1999ko urrian Lezoko Udalak INEMeko Enplegu Sustapen programaren bidez Itziar Garcia famili hezitzailea kontratatu zuen. Gaur egun arte Lezoko bi adintxikikokin eskuhartze edukatiboa egiten aritu da. Itziar Garciaren kontratua 2000ko otsailaren 3an amaitzen da.

    Gizartekintzak eta Lezoko Udaleko Gizarte Zebitzuak baloratu dute bi adintxikiko hauekin eskuhartze edukatiboak jarraitu egin behar duela. Gizartekintzak interbentzioa gauzatzeko 2.025,-pta/orduko dirulaguntza emango dio Udalari eta onartu du eskuhartzea 12 hilabetez luzatzea, guztira 423 ordu. Beraz Lezoko Udalak Gizartekintzatik jasoko duen dirulaguntza guztira 856.575,-pta. izango da.

    Gizarte Ongizateko eskuordedunaren proposamena ikusirik Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Udalak bere gain hartzea eskuhartze hori gauzatzeko Itziar Garciaren kontratazioa.

    BI: Kontratua ondorengo baldintza hauetan izango da. Kontratu mota: obra edo zerbitzu seinalatu bat. Iraupena: 12 hilabete gehienez. 2000ko otsailak 4tik 2001eko otsailaren 4arte. Sei hilabetero eskuhartzearen balorazioa egingo da. Hilean egin beharreko lanorduak 35:15 ordu izango dira. Ordainketa: Eufalebako 12 nibela.

    3.- Isa ileapaindegiari dirulaguntza ematea.

    Ikusi dut Mª Isabel Lojo Dominguezek egindako dirulaguntza eskaera ileapaindegiaren 1999ko ur eta zaborra gastuak subentzionatzeko hain zuzen ere. Era berean aztertu dut Lezoko jubilatuei ematen dien zerbitzua. Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak erabaki du Mª Isabel Lojo Dominguezi 1999ko ur eta zaborra gastuak subentzionatzea, guztira 15.781,- pta. (A-44).

    4.- Gizarte beharrizan larrialdietarako dirulaguntzak onartzea

    Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak gin duen txostena ikusi eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposaturik Gobernu Batzordeak hau ERABAKI DU gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza emateko ondorengo espedienteak onartzea:

    404 b....................510.000,-pta

    231b....................509.996,-pta

    519b....................504.900,-pta

    Guztira................1.524.896,-pta.(A-43)

    PERTSONALA

    5.- Pertsonala kontratatzeari buruz, Alkatearen 17. Dekretua berrestea

    Gobernu Batzordeak berretsi egin du Alkatearen 17. dekretua, haren bidez erabakitzen baita Lurdes Rada Alberdi kontratatzea, 2000ko otsailaren 1etik 2001eko urtarrilaren 31 arte, hizkuntza-normalizatzaile lanak egiteko; Asun Garmendiaren kontratua luzatzea 2000ko abenduaren 31 arte, Bake Epaitegiko administrari lanak egiteko, eta Elena Susperregi Intxaurrandietaren zerbitzuak kontratatzea, 2000ko otsailean kale-garbitzaile lanak egin ditzan.

    6.- Kanposantuko administratzaile zerbitzuen alokairu-kontratua berritzeko proposamena.

    Joaquin Arrieta Sistiagak kontratu bat dauka suskribaturik Udal honekin, 1999ko abenduaren 31 artekoa, kanposantuko administratzaile gisa lan egiteko, eta Gobernu Batzordeak, aurkeztutako proposamena ikusirik, hau erabaki du:

    BAT: Kanposantuko administratzailearen zerbitzu-alokairuaren kontratua berritzea, Joaquin Arrieta Sistiagari, beste urtebetez, alegia, 2000ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.

    BI: Hileroko ordainketa urteko KPIren portzentaiaren heinean gehitzea.

    EUSKARA

    7.- Iharduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzetik salbuesteko Orratxen eskabidea.

    Iharduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzetik salbuesteko, zenbait dokumentazio bateratuz, Orratxek egindako eskabidea ikusirik, Euskara Batzordeko Lehendakariak aurkeztu duen proposamena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Orratx Kultur Elkartea udal interesekoa deklaratzea.

    BI: Iharduera ekonomikoen gaineko zergaren ordainketa-salbuespena onartzea.

    HIRU: Hori Gipuzkoako Foru Diputazioari aditzera ematea, urriaren 28ko 6/1997 Foru Aginduaren aldaketako 5. artikuluan finkatutakoaren arabera.

    8.- Disko bat ateratzeko egitasmoaren ordainketarako dirulaguntza-proposamena.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak aurkeztutako proposamena azterturik, Gobernu Batzordeak erabaki du Asier Salaberria Agirrezabalari (Lezoko Musika Taldea) 585.200 pta. subentzioa ematea, diska argitalpen egitasmoa ordaintzeko. (AD-42).

    Aldez aurretik premiazkotasuna aho batez deklaraturik, puntu hauek tratatzea erabaki da:

    PREMIAZ

    9.- Futbol zelai berriko aldageletan ur bero sanitarioa jartzeko aurrekontua onartzeko proposamena.

    Futbol zelai berriko aldageletan ur bero sanitarioa jartzeko lanetarako, Igoan Solar S.L.k aurkeztu duen aurrekontua azterturik, aurkeztutako aurrekontu hori onartzea erabaki du Gobernu Batzordeak, guztira 1.953.440,- pta. (A-1026).

    Halaber jasorik geratzen da ezen, aipatutako enpresaren aldetik, Eusko Jaurlaritzaren aurrean subentzio-eskaera (800.000,- pta.) tramitatzen ari dela.

    10.- Gobernu Batzordearen ordutegia aldatzeko proposamena.

    Alkateak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak bilkura hauen hasiera ordua aldatzea erabaki du, 9:00 orduetan ordez 9:30 orduetan egingo direlarik.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 0 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225013.etik 225015era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna