1999.eko Maiatzaren 13ekoa

Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko maiatzaren hamahirugarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Maixabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu eta Agustina Pontesta Garmendia (zinegotziak) bildu dira.

Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

1.- 1999ko apirilaren 29ko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero.

1999ko apirilaren 29an egindako bilkurako akta onartu egin da, aho batez, aldez aurretik aktaren 4. puntuan, Altamiran babespen ofizialeko etxeak eraikitzeko obra lizentziaren aldakuntzari dagokion akordioan, ondorengo zuzenketa hauek eginik:

  • Lehenengo parrafoan "Gobernu Batzordeak 1998ko ekainaren 10ean egindako bilkuran eman zion obra lizentzia Mari Carmen Aizpurua Subinasi, Viviendas y Contratas, S. Coop (VICON) enpresaren ordezkari gisa, 30 etxebizitza sozial eraikitzeko 27 poligonoko B partzelan (Altamira)" esaten duen lekuan, zera esan behar du, "Gobernu Batzordeak 1998ko ekainaren 10ean egindako bilkuran eman zion obra lizentzia Martin Arregi San Miguel, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Ordenamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkariari, Viviendas y Contratas, S. Coop (VICON) enpresaren ordezkari gisa, 30 etxebizitza sozial eraikitzeko 27 poligonoko A partzelan (Altamira)".
  • Lehenengo akordioan, Mari Carmen Aizpurua Subinasi, Viviendas y Contratas, S. Coop (VICON) enpresaren ordezkari gisa, 30 etxebizitza sozial 27 poligonoko B partzelan (Altamira) eraikitzeko Gobernu Batzordeak 1998ko ekainaren 10ean egindako bilkuran eman zion obra lizentzia aldatzea..." esaten duen lekuan, zera esan behar du, "Martín Arregi San Miguel, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Ordenamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkariari, 30 etxebizitza sozial 27 poligonoko A partzelan (Altamira) eraikitzeko Gobernu Batzordeak 1998ko ekainaren 10ean egindako bilkuran eman zion obra lizentzia aldatzea" esan behar du.
  • Laugarrengo akordioan, "Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 4.011.888 pta ordaindu beharko dute (Tasa guztira 50.000 pta da eta eraikuntzen gaineko zerga 3.961.888pta)" esaten duen lekuan, zera esan behar du "Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 4.208.751 pta ordaindu beharko dute (Tasa guztira 50.000 pta da eta eraikuntzen gaineko zerga 4.158.751 pta)."

2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

Ez da ezerreren berri eman.

HIRIGINTZA:

Fakturak eta aurrekontuak:

3.- Caldereria Jaizkibel S.L.k aurkeztutako faktura onartzea, kiroldegiko harmailetara sarbide-arrapala eraiki eta montatzeari dagokiona.

Ikusirik Calderería Jaizkibel S.L.k aurkeztutako faktura, kiroldegiko harmailetara sarbide-arrapala eraiki eta montatzeari dagokiona, eta ikusirik ere, udal aparejadoreak egindako txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea Ikusirik Calderería Jaizkibel S.L.k aurkeztutako faktura, kiroldegiko harmailetara sarbide-arrapala eraiki eta montatzeari dagokiona, 8.035.726,- pezetakoa (0 99 366/99).

BI: Obra hau egin duen tekniko-zuzendariari obraren bukaeraren ziurtapena eskatzea, bai seguridade aldetikan, baita kostoaren azterketa egitea ere.

4.- "Sobrepresor Darieta" deritzan ponpaketa instalazioaren mantenimendurako, Urapres enpresak aurkeztutako aurrekontua onartzea.

"SOBREPRESOR DARIETA" delako ponpaketa instalazioaren mantenimendurako Urapres enpresak aurkeztu duen aurrekontua azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: "SOBREPRESOR DARIETA" delako ponpaketa instalazioaren mantenimendurako Urapres enpresak aurkeztu duen aurrekontua onartzea, urtebeteko denboraldirako.

BI: Zerbitzuaren kostua guztira 120.409,- pta da (AD 309/99).

5.- Nigurko S.L.k aurkeztutako faktura onartzea, Murixka Dantza Taldearen aretoa egokitzeko obrei dagokiena.

Faktrua hau mahai gainean gelditu da, arkitektuak egin beharreko txostenaren zain.

GIZARTE ONGIZATEA

6.- Gizarte larrialdietarako zenbait laguntza ematea.

Ikusi ondoren gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerez gizarte langileak egin duen txostena. Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: 99.999,- pezeta ematea gizarte beharrizan larrietarako laguntza gisa 461 a espedienteari (56-22 AD).

7.- INEM eta Toki Korporazioen artean enplegua sustatzeko programan parte hartzeko proposamena.

Toki Korporazioekin elkarlanean enplegua Sustatzeko 1999ko ekitaldirako Programari dagokionez, 1998ko urriaren 26ko M.A.an xedatzen denaren arabera dirulaguntza eskatzeko epea irekia dago. Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: "Lezoko berdeguneen jardineztatze eta mantenimendua" deritzan proiektua burutzea onartzea eta horretarako langileen kontrataziorako dagokion subentzioa eskatzea espedientean zehazten denaren arabera.

BI: "Familiaren orientaziorako programa" deritzana burutzea onartzea, eta horretarako langileak kontratatzeko dagokion subentzioa eskatzea espedientean zedhazten denaren arabera.

HIRU: "Langabetuentzako lorazaintza ikastaroa" deritzana burutzea onartzea, eta horretarako langileak kontratatzeko dagokion subentzioa eskatzea espedientean zehazten denaren arabera.

LAU: "Gizarte zerbitzuetako arlo informatikoa laguntza programa" deritzana burutzea onartzea, eta horretarako langileak kontratatzeko dagokion subentzioa eskatzea espedientean zehazten denaren arabera.

PERTSONALA

8.- Udal departamentuek aurkeztutako opor-egutegia onartzea eta Udaltzaingoaren lan-egutegia onartzea.

Ikusirik, idazkaritza, kontuhartzailetza, gizarte ongizatea, euskara-kultura, eta zerbitzuetako departamenduetako langileek aurkeztutako opor-egutegia, eta Udaltzaingoak aurkertutako lan eta opor egutegia, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Onartzea idazkaritza, kontuhartzailetza, gizarte ongizatea, kultura eta euskara eta zerbitzu departamenduetako langileek aurkeztutako opor-egutegia, 1999koa.

BI: Onartzea Udaltzaingoak aurkeztutako lan eta opor egutegia.

9.- Alkatetzaren 75. Dekretua berrestea, kale garbiketa lanak egiteko bi langile kontratatzeko emana.

Ikusirik alkateak emandako 75. dekretua, Gobernu Batzordeak berretsi egin du. Dekretu honen bidez Eukene Arretxe eta Mª Sol Mariezkurrenaren zerbitzuak kontratatzen dira, kalegarbitzaile gisa, hilabete baterako.

Aho batez onartu eta gero, hurrengo gai hau ere zerrendan sartu eta urjentziaz tratatzea erabaki da:

URJENTZIAZ:

10.- 99ko Mendekoste jaietarako aurkeztutako aurrekontua onartzea.

1999ko Mendekoste jaietarako aurkeztu den aurrekontua aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Onartzea Medekozte jaietarako aurkeztutako aurrekontua, 2.190.000,- pezetakoa hain zuzen (A 310/98).

11.- Senideakeri dirulaguntza.

"Senideak"-en ordezkari gisa Martxel Saizar Sarasuak izenpetutako subentzio-eskabidea ikusirik, Gobernu Batzordeak hau ERABAKI DU:

BAT: "Senideak"-i 2.562.500,- pta kopuruko diru laguntza ematea (AD 313/99).

12.- 1999ko ihauterietan gauzatutako jarduerengatik Ekaitz atseden taldeari likidazioa.

Ekaitz atseden taldeak 1999. urtean Lezoko ihauterietan eratu eta burututako jarduerei buruzko txostena aurkeztu dio Udalari eta, hori ikusirik, Gobernu Batzordeak ERABAKI DU:

BAT: Ekaitz atseden taldeak aurkeztutako txostena onartzea eta hari 26.000,- pta abonatzea, 1999ko ihauteriak eratzen sortutako defizita berdintzeko.

13.- Jose Antonio Ferreira eta Luis Fernandezi obra lizentzia ematea, Jaizkibel hiribideko 1-bis etxean eraberritze lanak egiteko.

Jose Antonio Ferreira eta Luis Fernadezek obra lizentziaren eskaera aurkeztu zuten 1999ko martxoaren 15ean, Jaizkibel hiribideko 1-bis etxean bi familiarentzako etxebizitzaren teilatua konpontzeko, sute bat izan baita aurrez, zurezko egituraren eta igeltseritzaren aurrekontua aurkeztuz.

Egin bide den obran teilatuaren egitura euskarria aldatzen zenez, arkitekto batek egindako obragintza-proiektua aurkeztu behar zutela esan zitzaien.

Elemento komunak berritzeko aurkeztu den proiektuak betetzen ditu jarritako baldintzak eta teilatuaren, teilatupeko oineko instalazio elektrikoaren, eskaiolazko sabaiaren eta fatxaden goiko aldearen eraberritze osoa planteatzen du.

Teknikari aholkulariak aurkeztutako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Jose Antonio Ferreira eta Luis Fernadezi obra lizentzia ematea, Jaizkibel hiribideko 1-bis etxean teilatuaren, teilatupeko oineko instalazio elektrikoaren, eskaiolazko sabaiaren eta fatxaden goiko aldearen eraberritzea egiteko, obndorengo baldintza hauekin:

- Etxearen altura berberak mantendu beharko dira, teilatua altxatzerik eta perfila aldatzerik ametitu gabe, eta halaber teilatu hegalen eta elementu txapitulatua ere mantenduz.

BI: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 175.803,- pta da.

14.- Ontzat hartzea Limpiezas Elurra S.L.k aurkeztu duen aurrekontua, dantzarako areto berriaren garbiketa zerbitzua egiteko.

Kiroldegian dantzarako areto berriaren garbiketa zerbitzua egiteko, Limpiezas Elurra S.L.k aurkeztu duen aurrekontua azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Kiroldegiaren ondoko dantzarako areto berriaren garbiketa zerbitzua egiteko, Limpiezas Elurra S.L.k aurkeztu duen aurrekontua onartzea, hilean guztira 53.581,- pta.

Zerbitzua aurtengo maiatzean hasiko da.

15.- Galde eskeak.

Gubernu Batzordeak hurrengo bilera maiatzaren 27an egingo du.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:25an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna