1998.eko Azaroaren 24ekoa

    Agiri mota
    Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hogeita lauan, 19:00 orduetan bildu da, Udaletxeko biltzar areto nagusian UDALBATZA OSOA bere EZOHIKO BILKURA egiteko, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Joana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Jesus Mª Martiarena Jaka, Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Pello Garbizu Azkue, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris ez dira bilkuran izan.

    Xabier Loiola Aristi aritu da idazkari gisa eta Patxi Apalategi Mendizabal itzultzaile gisa.

    1.- LEZOKO SENIDEAK AURKEZTUTAKO MOZIOA, ASKATASUNA DEBEKATURIK DUEN PERTSONA OROK, DAGOKION ZIGORRA BERE INGURU FAMILIAR ETA SOZIALEKO ESPETXEAN BETETZEKO DUEN ESKUBIDEARI BURUZKOA.

    Agustina Pontestak irakurri du “Senideak” elkarteak aurkeztutako mozioa. Mozioak honela dio:

    “ASKATASUNA DEBEKATURIK DUEN PERTSONA OROK, DAGOKION ZIGORRA BERE INGURU FAMILIAR ETA SOZIALEKO ESPETXEAN BETETZEKO ESKUBIDEA DU.

    Hau eskubide bat eta administrazio publikoen espetxe legediaren betekizun bat da.

    Azken urte hauetan euskal gizartearen gehiengoak eta bertako instituzioek dispertsioa eta gaur egungo politika penitentziarioaren amaiera behin eta berriro aldarrikatu dute. Gogora dezagun, esaterako, Gazteizko Legebiltzarrak eta bere Giza Eskubideen Batzordeak nola IU, CDN, HB eta EA alderdiek Nafarroan, eta Euskal Herriko hainbat udaletxek egindako aldarrikapen sendoak.

    Aldi berean ezin ditugu ahaztu egoera honen amaiera eskatuz talde sozial ugarik bultzatutako mobilizazioak.

    Hau honela, aitortu behar dugu eskakizun hau gauzatua izatetik oraindik oso urrun gaudela eta gobernu españolak zein frantsesak ez dutela inongo jarrera baikorrik adierazten Gasteizko parlamentu, udaletxe eta hiritarren eskakizunen aurrean.

    Giza eskubideen ikuspuntutik, dispertsio politikaren amaitzea luzaezina bada ere, testuinguru berrian egoera luzaraztea estatu administrazioen probokazio neurtu bezala ulertu beharko litzateke, horrek guztiak gure herriak behar duen benetako konponbidea oztopatzen duelarik.

    Normalizazio politikoa gauzatzeko eskariz betetako hauteskunde kanpaina baten ostean, Euskal Autonomi Erkidegoko Legebiltzar berria aukeratu da.

    Beraz, testuinguru berri honetatik ulertzen dugu beharrezko eta nahitaezko betebeharra dela Euskal Herriko udalek egoera sozial egokiaren alde eragiten saia daitezela. Eta, halaber, gure herrietatik sofrimendu adierazpen guztiak kanporatzeko konpromezua har dezatela. Horregatik, eta euskal presoen eta horien senideen eskubideei dagokienez, dei egiten diogu Lezoko Udal Batzarrari akordio hauek hartzera:

    1. Gaur egungo legediaren gauzatzearekin nola oinarrizko giza printzipioengatik, askatasuna debekaturik duten euskaldun orok zigorra euren inguru sozial eta familiarretan bete dezatela, hau da, Euskal Herriko espetxeetan. Bestetik, zigorraren ¾ak beteak dituzten euskal presoek, beti ere espetxeko irizpide errepresiborik ezarri ez bazaie, askatasun baldintzatuan egoteko eskubidea dutela. Era berean, gaixotasun sendaezinak dituzten presoen berehalako askatasuna, legediaren 92.artikulua aplikatuz.


    1. Gobernu español zein frantsesak ez dituztela entzun instituzio euskaldunek eta euskal hiritar gehienek luzatutako eskakizunak.


    1. ETAk baldintzarik eta mugarik gabeko su-etena aldarrikatzeak sortu duen egoera berriak, agerian uzten du Gobernu frantses eta españiarrak presoekiko mantendu duten sailkapen eta kalifikazio politikoa: ETA erakundeak eman ditzakeen urratsen arabera sakabanaketa eta urruntzea “berbideratuak” izango direla diotenean. Frantsez eta español gobernuen kartzela politika ez da beraz legaltasunean oinarritu, irizpide politikoetan baizik.


    1. Benetako eta betirako bake prozesu bat bultzatu eta gauzatzeko urratsak eman beharko ditugula eta euskal gizarteak bizi duen sofrimendua desagertarazteko asmoak bultzatzen gaituela.


    1. Gazteizko Legebiltzarrari azken urteetan hartutako akordioak eta Iruñeako Parlamentuari mozio honetan aipatzen diren puntuak gauza daitezen, bere ahaleginak areagotu ditzaten eskatzen diegu.


    1. Datorren azaroaren 28an, Bilbon Senideak deituriko manifestazio Nazionalarekin bat egiten dugu. Bando bitartez, herritarrei honen berri eman eta bertarako gonbitea luzatzeko konpromezua hartzen dugu.


    1. Herri bakoitzean 1.998ko abenduaren 31rako deituko dugun mobilizazio isilean gure partaidetza ziurtatzen dugu.


    1. Azkenik, Euskal Herriko Alkateen batzorde batek, bai Españiar Gobernuko Barne Ministeritzari zein Frantses Gobernuko Justizia Ministeritzari, mozio honetan jaso ditugun puntuez osatutako dokumentu bana helaraziko die.”


    Talde politiko guztiek azaldu dituzte mozioari buruzko iritziak: aldez aurretik adostutako testua da, 6. Puntua salbu. Egindako adierazpenetan azpimarratu egin da aipatutako gaian adostasunak lortzen saiatzeko borondatea, dirudienez irekitzen ari den prozesu politiko berriaren aurrez aurre, jarrera sakabanatzaileak gainditu eta herri honen sufrimendua bukatzen saiatuz.

    Eztabaida luzatu egin da, eta gaiak eskatzen duen konpromisoa eta bertan diren taldeetarikoren batek presoen sakabanaketan izaniko erantzukizuna gisako arazoak aipatu dira.

    Mirari Rekaldek hain zuzen, argi eta garbi jasorik utzi nahi du bere borondatea, gatazkak behin betiko konponbidea aurki dezan. Era berean azpimarratu nahi du Euskal Herrian gertatzen ari diren jokaera beldurrarazleak gainditzeko beharra, iritzi desberdinekiko errepetoa nahitaezkoa dela iruditzen zaio.

    Jose Mª Botok sostengua ematen die indarrean dagoen legedia errespetatzen duten mozioko puntuei. Bizikidetzaren normalizazio bidean pausoak ematearen alde azaldu da, berak, bere familiak eta, oro har, talde sozialistaren ingurukoek jasan dituzten mehatxuak eta gogorkeriak salatu egin ditu eta desagertuko direla espero du. Azpimarratu du ezen, bere taldeak bilkura honetan parte hartzea, herriko jendeari hainbat kalte egiten ari zaion arazo honetan hartuemanak normaltzeko bere saioaren seinale bat dela.

    Mozioa puntuz puntu bozkatu da, eta puntu guztiak onartu dira, ondorengo emaitza hauek direla medio: mozioko bat, lau eta bost puntuak aho batez onartu dira; bi eta hiru puntuak hamaika zinegotziren aldeko botuez eta PSEko bi zinegotzien abstentzioarekin onartu dira; sei puntua aldeko bederatzi botoz onartu da, bi zinegotzi sozialisten kontrako botoarekin eta EAJko zinegotzia den Pello Garbizuk eta Jesus Mª Martiarena independienteak bozkatzeari uko egin diotelarik; zazpi eta zortzi puntuak hamaika zinegotziren aldeko botoez eta PSEko bi zinegotzien kontrako botoekin onartu dira.

    AKTAREN AMAIERA.

    Eta beste aztergairik ez dagoenez, 20:00 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen dut, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna