2008.eko Uztailaren 1ekoa

Lezon, 2008ko uztailaren 1ean, goizeko 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

 

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko ekainaren 17an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, ekainaren 17az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3. Goiko Plazaren Urbanizazio lanen Proiektua onartzeko proposamena, Baldintza Administratiboen Agiria onartzeko proposamena eta obraren esleipenaren proposamena (2008H0100001).

 

Lezoko Udalak PIC-URBAN egitasmoaren barruan Goiko Plaza urbanizatzeko konpromisoa hartua du.

Urbanizatze Obra hauek 2008ko ekainean Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bisaturiko eta Raimundo Mendiburu Abad Arkitektoak idatziriko Hiritartze Proiektuaren arabera egingo dira.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratu Legearen 6 artikuluan aurreikusitako obra kontratu bat da, beraz aipatu legeko 105 eta hurrengo artikuluetan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

Proiektuaren arabera obra honen aurrekontua 168.146,25 € bez gabe eta exekuzio epea bi hilabetekoa, beraz 153-2, 161 eta 162 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatuaren bidez posible da kontratu hau esleitzea.

Horrela 3 enpresa gonbidatu ondoren, hirurak aurkeztu dituzte euren proposamenak, hain zuzen ere ondorengo hauek:

1.- Biok Etxegintza S.L.

2.- Construcciones Dumboa, S.A.

3.- Construcciones Nigurko, S.A.

Hauen eskaintzak aztertu ondoren udal Arkitekto aholkulariaren txostenaren arabera ekonomikoki eskaintza egokiena, baldintza agiriko 16 atalak xedatzen dituen irizpideak kontuan izanik, Construcciones Dumboa, S.A.k aurkeztu duena da.

Hori dela eta baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Goiko Plazako urbanizazio lanen proiektua onartzea.

BI: Goiko Plazako urbanizazio obren kontrataziorako espedientea onartze eta arautuko duten Baldintza pleguak onartzea

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea.

LAU: Goiko Plazako urbanizazio obrak Construcciones Dumboa, S.A.ri behin behineko esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 166.907€, bez gabe.
  • Exekuzio epea. 2 hilabete.

BOST: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 8.345,35 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

SEI: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

ZAZPI: Akordio hau proiektu honen gastuari aurre egiteko derrigorrezkoa den aurrekontu gordailua 2008ko uztailaren 19rako izatera baldintzatzea da.

4. Altzateko 16. interbentzio areako aktuazio urbanizatzailearen programari tarteraturiko helegiteei erantzuteko proposamena (2008H0430001).

Altzateko 16.interbentzio arearen aktuazio urbanizatzailearen programari tarteraturiko helegiteak eta udal teknikariak egindako txostenak ikusirik, Hirigintza eta Ingurugiroko zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo proposamena onartu du:

BAT: Edgar Nuñez Mirandak, Urko Diaz de Zerio Marinek, Antonio Miguel Carpintero Extremok, Ruben Zuñeda Bustamantek, Jose Zuñeda Bustamantek, Arkaitz Salvador Lanzak, Rosa Antonio Vinent Ponsek, Pedro Ingancio Gervas Matok eta Ione Atenea Lameiro Garaioak Lezoko Udalak 2008ko apirilaren 8an behin betikoz onarturiko Altzateko urbanizazio jarduketa programaren aurka tarteratu duten birjarpen helegitea ez onartzea.

BI: Erabaki honen berri helegitea tarteratu dutenei eta Residencial Ibai-Gain, S.A.ri jakinaraztea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5. Urdaburu kaleko berhiritartze obraren 2. ziurtapena onartzeko proposamena (2006H0120004).

 

UTE Lezok, 2008ko apirilaren 28an, Lezoko 1 Sektoreko Urbanizaioaren (1. Fasea) proiekturen gehigarrian jasotako Urdaburu kaleko berhiritartzen obraren 2. ziurtapena (obra amaiera) aurkeztu zuen, 125.439,79€tako kostearekin.

Udal osoko bilkurak, 2008-06-04ean burututako osoko bilkuran, Urdaburu kaleko berhiritartze obren aurrekontua hasierako 121.071,69€tatik, 212.200,48€tara (BEZ barne), handitzea erabaki zuen, eta handitze hau udal aurrekontuetako 323 "1 Sektoreko Urbanizaioa" partidan jasotzea.

Hori ikusirik eta Udal Arkitekto Teknikoak egindako informea kontuan hartuta Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: UTE Lezok, Lezoko 1 Sektoreko Urbanizaioaren (1. Fasea) proiekturen gehigarrian jasotako Urdaburu kaleko berhiritartze obraren 2. ziurtapena (obra amaiera) onartzea, 125.439,79€tako kostearekin. (0 99 559 2008) eta handitze hau udal aurrekontuetako 323 "1 Sektoreko Urbanizaioa" partidan jasotzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

 

6. Irrati irakurketa sistema duten kontagailuekin lehen dauden kontagailuak ordezkatzeko 3. fasearen kontratuaren esleipenaren proposamena (2008H0110001).

Lezoko Udalak, Apirilak 25ean Irrati bidezko irakurketa sistema duten ur-kontagailu berriak jartzeko, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bitartez, obraren 3. faseko esleipena obrak arautuko duten baldintza tekniko eta administratiboak bidali zizkien 3 enpresei, lehen zeuden ur-kontagailuak Irrati-irakurketa sistema duten kontagailuen bitartez ordezkatzeko, beraien eskaintza luzatzeko gonbidapena eginez.

Udal zerbitzu teknikoak enpresa bakar baten eskaintza jaso du, hain zuzen ere Aranconta, S.L. enpresarena.

Udal Arkitekto Teknikariak egindako txostenaren edukia kontuan izanik eta Obra eta zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Irrati irakurketa duten ur-kontagailu berriak jartzeko obraren 3. faseko obren esleipena publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bitartez arautuko duten baldintza tekniko eta administratiboak onartzea.

BI: Irrati irakurketa sistema duten kontagailuen bidez lehen dauden kontagailuak ordezkatzeko 3. fasearen kontratua Arankonta, S.L. enpresari esleitzea ondorengo baldintzetan:

Prezioa: proposamenean jasotzen dena, kontagailu mota bakoitzeko aurkeztu denaren arabera, beti ere kontratu honen gehiengo prezioaren mugarekin, hau da, 75.000 € BEZ kanpo. (A-274)

  • Exekuzio epea. 60 egun.
  • Berme epea: 2 urte.
  • Irakurketa burutzeko softwarea eta hardwarearen kostea dohainik eta IZFErekin lotura bermatuz.

HIRU: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren gehienezko zenbatekoaren %4 izango da, hau da, 3.000 €.

b) Udal honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

7. Ipintza kalea egokitzeko obraren ziurtapena onartzeko proposamena (2007H0110002).

 

Martín Aramburu Galparsorok Compañía Mercantil Inversiones Arahonde, SLU. Enpresaren ordezkari gisa eta Haritz Salaberria Goikoetxeak, Lezoko Udaleko alkate izaki, kontratua izenpetu zuten, 2007ko azaroaren 28an, Ipintza kalean galtzada berritzeko behar ziren obrak egiteko

Construcciones Dumboa, S.A. enpresak obra ziurtapena aurkeztu du, guztira 43.627 €, izenpetutako kontratuaren arabera

Hori ikusirik eta Udal Brigada-Buruak egindako informea kontuan hartuta Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Construcciones Dumboa, S.A. enpresak aurkeztutako ziurtapena onartzea Ipintza kalean galtzada berritzeko lanei dagokiena, guztira 43.627 €.(D0 99 828 2008).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8. Jaizkibel Hiribidea 23an etxabe komertzial bat egokitu eta etxebizitza bihurtzeko obra lizentzia onartzeko proposamena (2008H0030011).

 

Javier Beristain Ayerzak obra lizentzia eskatu du Jaizkibel Hiribideko 23ko behe-solairuan dagoen lokalean etxebizitza egiteko.

Aipatutako lokal komertziala etxebizitza erabilpenera aldatzeko behin-behineko baimena 08/478 Dekretuaren bidez eman zitzaion.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Javier Beristain Ayerzari obra lizentzia ematea, Jaizkibel Hiribideko 23ko bebarruan dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko,

BI: Obrak amaitu ondoren eta lehen erabilpenerako baimena lortu ondoren, Lezoko Udalak erabilera aldaketaren behin betiko ziurtagiria emango du.

HIRU: Eraikuntzen gaineko zergari dagokiona guztira 1.986,95 € da.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9. Antonio Pildain kaleko 4ko behean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia onartzeko proposameana (2008H0300005).

Daniel Hermosilla Martínek eta Mª Concepción Pérez Rebollok, Antonio Pildain kaleko 4ko behean, lehengo lokalean, egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta halaber hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen dituzte.

Daniel Hermosilla Martíni eta Mª Concepción Pérez Rebollori, Antonio Pildain kaleko 4ko beheko lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2007ko irailaren 28ko Alkatetzaren 07/821 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2007ko irailaren 28ko hitzarmena izenpetu zuen Daniel Hermosilla Martínekin eta Mª Concepción Pérez Rebollorekin Antonio Pildain kaleko 4ko beheko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak urtarrilaren 2ko 08/013 dekretuaren bidez eman zien Daniel Hermosilla Martíni eta Mª Concepción Pérez Rebollori, Antonio Pildain kaleko 4ko beheko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Daniel Hermosilla Martíni eta Mª Concepción Pérez Rebollori, Antonio Pildain kaleko 4ko beheko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Daniel Hermosilla Martíni eta Mª Concepción Pérez Rebollori, Antonio Pildain kaleko 4ko beheko lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 49,61 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONAL ETA BARNE GAIAK

10. Lezoko Udaleko langileen 2008. urteko opor egutegia onartzeko proposamena (2008PE060002).

 

Udal honetako departamentu eta langileek 2008. urterako aurkeztu dituzten opor egutegiak ikusirik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2008. urteko opor egutegia onartzea:

  • - Idazkaritza.
  • - Gizarte Zerbitzuak.
  • - Kontuhartzailetza.
  • - Hirigintza eta Zerbitzutako bulegoak.
  • - Euskara eta Kultura.
  • - Brigada.
  • - Udaltzaingoa.
  • - Udaltzainburua.

BI: Akordio honen berri ematea departamentu buruei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

KONTUHARTZAILETZA

 

11. 22. zenbakia duen fakturen zerrenda.

Erlazioa onartu egin da.

GIZARTE ZERBITZUAK

12. Etxez etxeko laguntza zerbitzua onartzeko proposamena (2008GZ010006).

 

Etxez etxeko laguntza eskatzeko 2008GZ010006 espedientea ikusirik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Interesatuari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 2,5 ordu zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 0.27€/orduko .

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 663.792tik 663.799era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna