2009.eko Ekainaren 19ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2009ko ekainaren 19an, 18:00etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, APARTEKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Haritz Salaberria Goikoetxea, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza, María Pilar Legorburu Echegaray, Urko Lopetegi Campano, Jaione Lekuona Irazusta eta Miguel Antonio Arrizabalaga Brusín.

Ez dira bilera izan Irati Aranburu Salaberria, Kepa Garbizu Azkue, Enrique Figueroa Laboa, Jesús María Martiarena Jaca eta Roberto Sánchez Sánchez.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

1.- Kirol, Kultura eta Gazteria delegatuaren egun erdiko dedikazio partziala onartzeko proposamena (2009PE100001).

 

Irati Aranburu Salaberria zinegotziak, 09/03/04ko datarekin, uko egin zion eman zitzaizkion delegazioei eta Hirigintza eta Ingurugiro zinegotzi moduan zuen zatikako lan jardunari.

Alkatetza honek, D09/00328 dekretuaren bidez, Hirigintza eta Ingurugiro konpetentziak Kultura eta Gazteria zinegotzia zenarengan delegatu zituen . Era berean, Kultura eta Gazteria Saileko delegazioak, Tokiko Gobernu Batzarreko partaide den Iñigo Esnaola Arbizaren esku uzten ditu.

Behin izendapen hauek egin eta gero, Alkatetza honek, Iñigo Esnaola Arbiza apirilaren 14tik hona egunero eskaintzen ari den lan dedikazioa kontuan hartuta, Kirola, Kultura eta Gazteria zinegotzia delegatuaren egun erdiko liberazioarekin zerikusia duen ondorengo akordio onartzen du Osoko Bilkurak:

BAT: Kirola, Kultura eta Gazteria zinegotziaren, Iñigo Esnaola Arbizaren, egun erdiko zatikako lan jarduna eta beteko duen karguagatik urteko 19.904,94 euroko soldata gordina onartzea. Akordio hau indarrean hasiko da 2009ko apirilaren 14tik aurrera.

 

BI: Interesatuei akordio honen berri ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Udal Osoko Bilkurara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 18:05etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 761.138.etik 761.139.ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.


Eguna