Ordezko Bake Epailea aukeratzeko prozesua, martxan

Og, 2023-06-15 13:01

Lezoko Udaleko Ordezko Bake Epailea aukeratzeko prozedura martxan dago.

Hautagaiek bete behar dituzten baldintza nagusienak:

• Adinez nagusia izatea eta 2022ko urtarrilaren 1etik Lezon erroldatua egotea.

• Eskola graduatua edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

• EGA edo baliokidea den tituluaren jabe izatea ez da derrigorrezkoa izango. Titulu hori edo baliokidea aurkezten ez bada, hautagaiek euskara-proba egin beharko dute.

• Botere Judizialeko Lege Organikoko 102 eta 303 artikuluek kargu judizialetako eta Bake Epailen ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduak,  aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasun kasuetan barne ez egotea.

Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da 2023ko ekainaren 15ean.

Interesatuek Lezoko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dituzte eskabideak ekainaren 16tik uztailaren 6a bitarte.

Interesatuek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela eta kargua betetzeko ezgaitasun eta bateraezintasun arrazoien bat ez dutela adieraziz.

Era berean, egoki iritzitako merezimenduak aurkeztu ahal izango dira, hala nola, norberaren curriculum vitaea.

Eskabideak aurkeztutako epea amaitu ondoren Udalbatzak ordezko bake epailea aukeratuko du eskaera egin duten pertsonen artean, beti ere legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Ondorengo webgunean deialdi honen berri emango da.