Irailaren 29ko Osoko Bilkuraren akta

Al, 2016-10-03 15:52

Arratsaldeko 19:30etan ospatu zen, Udal Areto Nagusian. Besteak beste onartuak izan ziren Isgarritasun Planaren eranskin berria, Lezoko Bake Epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko diktamena eta Etxetxo elkarteak aurkeztutako mozioa.

Joan den ostegunean, irailaren 29an, Ohiko Osoko Bilkura ospatu zen Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak deituta. Arratsaldeko 19:30ean hasi zen Udal Areto Nagusian.

Gai zerrenda:
1.Egoki irudituz gero, 2016ko uztailaren 28ko ohiko eta abuztuaren 29ko ezohiko osoko bilkuretako aktak onartzea. (Onartuak)
2. Irisgarritasun Planaren eranskina onartzea, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza deialdian eskaera egiteko. (Onartua, aldeko 7 boto eta 6 abstentziorekin)
3.Lezoko Bake Epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko diktamena. (Aho batez onartua)
4.Etxetxo elkarteak aurkeztutako mozioa: Behartutako lanean aritutako frankismoaren esklaboei aitortza egitearen ingurukoa. (Aho batez onartua)
5.Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
6.Galde-eskeak

Arloa edo saila