Urtarrilak 26, Osteguna, osoko bilkura

Og, 2017-01-19 15:03

Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Udal Areto Nagusian

Datorren ostegunean, urtarrilak 26, Ohiko Osoko Bilkura egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Udal Areto Nagusian.

Gai-zerrenda:

1. Egoki irudituz gero, 2016ko azaroaren 24ko ohiko izaerarekin eta abenduaren 21eko ezohiko izaerarekin ospatutako osoko bilkuretako aktak onartzea.

2. Lezoko Bake Epaile ordezkoaren izendapena onartzeko diktamena.

3. Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko jasangarritasunaren aldeko konpromisoa berritzeko diktamena.

4. Aurrekontu aldaketen kontu ematea.

5. Udal kontuhartzailearen txostenen kontu ematea.

6. Udal diruzainaren 2017ko 1.hiruhilekoaren diruzaintza planaren kontu ematea.

7. Alkateare, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

8. Galde-eskeak

Arloa edo saila