RENFEK AUTOBUSAK JARRIKO DITU BIDAIARIEN MUGIKORTASUNA BERMATZEKO ABUZTUAREN 3TIK 25ERA

Or, 2024-08-02 13:57

Irun eta Andoain artean, autobusek bi norabideetan zirkulatuko dute, eta lezoar bidaiarientzat, autobus horiek hartu zein uzteko geralekua Lezo-Errenteria tren-geltokiaren parean egongo da.  Ordutegiak renferen webgunean ikusi ahal izango dira.

Gipuzkoako trenbide-sarean egiten ari den obren ondorioz, abuztuaren 3tik 25era arte tren-zerbitzua eten beharko da Irun eta Brinkola arteko aldirietan zein distantzia ertain nahiz luzeko ibilbideetan. Hala, Renfek errepide bidezko garraio-plana abian jarriko du tren guztietarako, honako ibilbide eta egun hauetan:

Abuztuaren 3an eta 4an

  • Aldirietako trenak (abuztuaren 3an eta 4an):
    • Hernani eta Irun artean, autobusek bi norabideetan zirkulatuko dute, eta hemen egingo dituzte geldialdiak: Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo-Errenteria, Irungo Bentak eta Irun.
    • Mikrobusak erabiliko dira, Martutene zein Loiola geltokietako bidaiariak aldatzeko eta Hernanin trenarekin eta Donostian autobusarekin lotzeko.
  • Distantzia ertaineko trenak (abuztuaren 3an eta 4an):
    • Irun eta Andoain artean, autobusek bi norabideetan zirkulatuko dute, eta hementxe egingo dituzte geldialdiak: Irun, Lezo-Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.
  • Distantzia luzeko trenak:
    • Madril eta Irun arteko trenak aldaketa egingo du Tolosa eta Irun artean. Abuztuaren 2an, Madrildik Donostiara doan azken trenak errepidez ere egingo du aldaketa.
    • Bartzelona eta Donostia arteko trenak errepidez egingo du Iruñea eta Donostia arteko ibilbidea.

Abuztuaren 5etik 24ra arte

  • Aldirietako trenak (abuztuaren 5etik 24ra arte):
    • Donostia eta Irun artean, autobusek bi norabideetan zirkulatuko dute, eta hementxe egingo dituzte geldialdiak: Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo-Errenteria, Irungo Bentak eta Irun.
  • Distantzia ertaineko trenak (abuztuaren 5etik 25era arte):
    • Hernani Erditik 16:36an irteten den trenaren ordez, autobusek Hernani Erdia eta Irun arteko ibilbidea egingo dute, eta hementxe egingo dituzte geldialdiak: Donostia, Pasaia, Lezo-Errenteria eta Irun.
  • Distantzia luzeko trenak (abuztuaren 5etik 24ra arte):
    • Donostia eta Irun arteko distantzia luzeko tren guztiek autobusez egingo dute bi norabideetako ibilbidea.
    • Abuztuaren 5ean, Donostiatik irteten den goizeko lehenengo trenak errepidez egingo du Donostia eta Tolosa arteko ibilbidea.

Abuztuaren 24an eta 25ean

  • Aldirietako trenak (abuztuaren 24an eta 25ean):
    • Abuztuaren 25ean 20:00ak arte, Donostia eta Irun artean, autobusek bi norabideetan zirkulatuko dute, eta hementxe egingo dituzte geldialdiak: Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo-Errenteria, Irungo Bentak eta Irun.
    • Abuztuaren 25ean 20:00etatik aurrera, Hernani eta Irun artean, autobusek bi norabideetan zirkulatuko dute, eta hementxe egingo dituzte geldialdiak: Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo-Errenteria, Irungo Bentak eta Irun.
    • Mikrobusak erabiliko dira, Martutene zein Loiola geltokietako bidaiariak aldatzeko eta Hernanin trenarekin eta Donostian autobusarekin lotzeko.
  • Distantzia ertaineko trenak (abuztuaren 25ean):
    • Andoainera 20:49etan heltzen den trenaren ordez eta Andoainetik 19:40etan irteten den trenaren ordez, Irun eta Andoain artean, autobusek bi norabideetan zirkulatuko dute, eta hementxe egingo dituzte geldialdiak: Irun, Lezo-Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.
  • Distantzia luzeko trenak (abuztuaren 25ean eta 26an):
    • Abuztuak 24 larunbata Donostia eta Irun arteko distantzia luzeko tren guztiek autobusez egingo dute bi norabideetako ibilbidea.
    • Abuztuak 25 igandea