Sormen eta berrikuntza tailerra Torrekuan

Ar, 2016-11-08 11:33
Oarsoaldeak Habian! proiektuaren ekitaldien programaren baitan tailer berri bat antolatu du, oraingo honetan sormen eta berrikuntzari buruzkoa, azaroaren 14an 11:00etan Errenteriako Torrekua eraikinean, Iker Fernandezen eskutik
 
Azaroaren 14an, goizeko 11:00etan hasita, ideia berriak bilatzeko eta praktikan gauzatzeko bi orduko tailerra eskainiko du Iker Fernandezek Errenteriako Torrekua eraikinean –Jautarkol plazan, 3.solairuan-.
 
Iker Fernandez, “Hacedor de Aventuras” bezala ezaguna, aparteko komunikatzailea, coach profesionala eta hazkuntza pertsonalean trebatzailea da. Bere lana pertsonen eta enpresen eraldaketan oinarritzen du hauen ongizate maximoaren bila, ahalmena eta energia eraginkortasunez dituzten helburuetara bideratuz. 
 
Habian! proiektuaren bidez, sormenean, pertsonengan eta kolaborazioan oinarritutako eredu ekonomikoa bultzatzen da. Proiektu honen helburuetako bat da ikuspegi soziala enpresa berrietan txertatzea, eta jarduera ekonomikoak pertsonen ongizatean laguntzea. Kolaborazioa eta praktika ardatz izango dituen tailer honen bidez, ekintzaileek ikuspuntu desberdin batetik jasotako alternatiba berriak eskuratuko dituzte eta dituzten proiektu eta ideia berriak gauzatzeko hurrengo urratsa zehaztuko dute.
 
Informazio gehiagorako: www.oarsoaldea.eus