Gipuzkoa Bertsotan udazkenean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea da.
Orotara 84 parte hartzaile izango ditu sailkapen faseak. Horiekin batera, 15 gai jartzaile, 18 epaile, 3 idazkari eta beste hamaika kide arituko dira antolakuntza lanetan.
Maiatzaren 4tik 25era 14 saio jokatuko dira, 14 herri desberdinetan. Egun bakoitzean, ordu berean, bi saio izango dira.
Lezon, Maiatzaren 12an izango da Gezala Auditoriumean 17:00tan. Aurkezlea: Ane Ezenarro Beristain
Bertsolariak:
- Unai Mendizabal Jauregi
- Jon Gurrutxaga Urbieta
- Maialen Akizu Bidegain
- Iñigo Izagirre Urteaga
- Asier Ibarguren Amundarain
- Antton Aizpurua Aldape
Bertsolariek egin beharreko lanak:
- Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso.
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
- Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, bina bertso.
- Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, bina bertso.
- Kartzelako lana: binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
Sarrerak:
- Bazkideak: 5 €
- Gazteak: 5 €
- Gainerakoak: 7 €
* 6-16 urtekoak hartuko dira gaztetzat.
* Sarrerak saioaren egun berean salduko dira, aretoan bertan.
* Leihatila 16:00tan irekiko da.
* Saioko aforoa mugatua da.
Txapelketako informazio guztia: www.bertsozale.eus webgunean