Ikus-entzunezko emanaldia

Ikus-entzunezko emanaldia

EZ GERA ALFERRIK PASAKO (zinema familian)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea izan zen Lurdes Iriondo. Enkuadre baten barruan harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala. Ahaztuta, nonbait, ikuspuntua hautatu egiten dela. Ahaztuta, abeslaria izateaz gain, euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea ere badela. Transmisioarentzat haurrak ezinbesteko zirela ulertu zuen eta haientzat idatzi zituen liburuak eta antzerkiak.

Ikus-entzunezko emanaldia

KARMELE (zinema familian)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

1937. Karmele Frantzian erbesteratzen da gerraren ondorioz. Han, erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.

Ikus-entzunezko emanaldia

MASPALOMAS (zinema familian)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Bikotekidearekin utzi ondoren, Vicentek (76) gustuko bizitza darama Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena. Baina ezusteko istripu baten ondorioz, Donostiara itzuli, alabarekin topo egin, eta erresidentzia batean bizi beharko du. Egoera berri horretan, bere buruarekin eta ingurukoekin adiskidetzeko garaiz ote dagoen galdetuko dio bere buruari.

Ikus-entzunezko emanaldia

HARTZ-ATZAPAR KANPAMENTUA

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Maia (9), neskato irudimentsu eta zalapartatsua, eta Jan (9), hiriko mutil azkarra, erlojuaren aurka ariko dira Sebastian izeneko eraikitzaile xelebreak mehatxatutako udaleku bat salbatzeko. Atsedenik gabe abiatuko dira haranean oraindik bizi dela uste duten hartzaren bila, nahiz eta inork inoiz ikusi ez duen. Abentura honetan Fritz izango dute bidelagun: mofeta dibertigarri eta marmarti bat, hitz egiten duena, eta bailara zein bertako animaliak salbatzeko taldearekin bat egingo duena.

Ikus-entzunezko emanaldia

HOPPER OILASKOERBIA ETA MARMOTAREN SEKRETUA (haur zinema)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Oilaskoerbia bueltan da! Iraganari buruzko sekretu bat argitara aterako da, heroiari eta bere lagunei abentura epiko batean murgiltzeko, iragana aldatzeko ahalmena duen marmota misteriotsu baten bila… eta, beharbada, bere espeziea salbatzeko. Baina bilaketa horretan, konturatuko dira ez direla marmotaren magiaz jabetu nahi duten bakarrak…

Ikus-entzunezko emanaldia

BUFFALO KIDS (haur zinema)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Tom eta Mary, bi anaia umezurtz, New Yorken lehorreratu ziren XIX. mendearen amaieran. Osabarekin elkartzeko, Mendebalde Basatia zeharkatzeko tren batean polizoi gisa abenturatuko dira, eta Nick ezagutuko dute, beren bizitzak betirako aldatuko dituen lagun berri eta aparta. Elkarrekin bidaia arriskutsu batean murgilduko dira, bilau gaiztoei aurre eginez, ustekabeko lagunak eginez eta egoera paregabeak biziz.

Ikus-entzunezko emanaldia

KAYARA INKA GERRARIA (haur zinema)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Inka gazte bat Chasqui mezularien lanaren zale amorratua da. Inken Inperio zabalean zehar mezuak eramateaz arduratzen den gizon talde esklusibo honekin bat egitea du amets. Genero-arau zorrotzei eta bere gizarteko tradizioei aurre eginez, gazteak ezarritako espektatiben aurka borrokatuko du, eta hainbat oztopori aurre egingo die bere anbizioa betetzeko.

Ikus-entzunezko emanaldia

Kaixo, Frida! (Haur zinema)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Frida Kahlo neskato bakarti eta grinatsuaren istorioa da hau. Coyoacán koloretsu eta zirraragarrian hazi da, Mexikon, eta bere jakingurak ez du mugarik. Inguruan duen guztian aurkitzen du inspirazioa; naturan edo artean, adibidez. Bizitzak zailtasunak dakarzkionean, Fridak irudimen ikaragarriarekin egiten die aurre, eta mina sormen bihurtzen du.

Ikus-entzunezko emanaldia

Jone, batzuetan (Zinema familian)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Filmak Joneren (20) coming of age kontatzen du. Gazteak bere lehen maitasuna bizi du, eta, aldi berean, aitaren parkinsonaren ondorioak bizkortu egiten dira ustekabean. Bilboko Aste Nagusian, Olgarekin igarotzen duen hilezkortasunsentsazioaren eta Aitak bere gaixotasuna zeharkatzeko duen modu bereziaren arbuioaren artean biziko da Jone.

Ikus-entzunezko emanaldia

Basatiak (Haur zinema)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Borneon, oihan tropikalean kokatutako herrixka batean, bizi da Keria, eta orangutan kume bat aurkituko du aitak lan egiten duen olio-palmondoen landaketan. Natura biziki maite du eta basoa suntsitzearen aurka borrokatuko du, Selai izeneko bere lehengusuarekin batera. Abentura honi esker bere jatorriarekin konektatzeko aukera izango dute.