Irailaren 29an emango zaio hasiera ikasturte berriari eta joan den edizioan bezalaxe, hainbat irteera egingo dira ostegunero. Ibilaldi bakoitzaren ostean, salda banatuko da parte hartzaileen artean.
Irailaren 29an itzuliko da Tipi-topa egitasmoa Lezora eta joan den ikasturtean bezala, hainbat irteera egingo dira.
Lehen irteera datorren ostegunean 11:00tan abiatuko da udaletxe aurretik. Amaitzean, salda banatuko da parte hartzaileen artean.
Tipi-topak arrakasta handia izan zuen azken edizioan, gero eta adineko lezoar gehiago baitira, lagunartean, ibilaldiak eginez osasun fisiko eta psikikoa zaintzen dutenak.
Programa honek zahartze aktiboa eta adinekoen ongizatea sustatzea ditu helburu, baina edonork parte har dezake ibilaldietan. Parte hartzeko, hitzordura agertu baino ez dago.
Gerturatzen diren pertsonen ibiltzeko ohituren araberako ibilbide ezberdinak daude, beraz, ibilbide seguruak eta ibiltzeko zailtasunak dituzten herritarrei egokitutakoak dira. Horretaz gain, Lezoko erakunde ezberdinen eta eragile bolondresen laguntza jasotzen dute partaideek ibilbide osoan zehar.