Gaur egin da urteko azken ibilaldia eta Gabonetako oporren ondoren hasiko dira berriro ere irteerak
Irailaren 29an eman zitzaion hasiera Tipi topa egitasmoaren ziklo berriari. Hainbat ibilaldiren ondoren, gaur egin da urteko azken irteera.
Eguberrietako oporren ondotik, urtarrilaren 12an hasiko dira berriro ere irteerak, dagoeneko ohitura den moduan, ostegunero, 11:00tan udaletxe parean eta ibilbide luzea egin nahi dutenak 10:45ean.
Udalak, beste behin, eskerrak eman nahi izan dizkie egitasmoko kide, laguntzaile eta parte-hartzaileei, haiei eskerrak egitasmoak indarra hartu duelako Lezon, gero eta adineko lezoar gehiagok parte hartzen baitu ibilaldietan beren osasun fisiko zein psikikoa zainduz eta hobetuz.