Lesoinuren XXXVI. edizioa aurkeztu da

Ar, 2022-03-22 17:08

Aurtengo 15 ekitaldiak martxoaren 25etik apirilaren 10a bitartean ospatuko dira.

Gaur goizean Jesus Mari Martiarenak (Lezoko alkateak), Xanti Espinak (Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako arduradunak), Ion Pombarrek (Kultura zinegotziak) eta Xanti Valek (Kultur teknikariak) aurtengo Lesoinu Aste Pedagogiko Musikalaren 36. Edizioa aurkeztu dute Lezoko Udaleko Pleno Aretoan.

80. hamarkadan martxan jarritako egitasmo honek urteen poderioz indarra hartu du eta erreferentziazko jaialdia bihurtu da eskualde zein Euskal Herrian. Lesoinu izaera pedagogikoa duen musika zikloa da, musika bizi duten guztiei zuzenduta dagoena; hau da, ikasleei, irakasleei edota mota guztietako musika zaleei. Gauzak horrela, guztien gusturako egitarau zabala antolatu da beste behin: bertako zein kanpoko talde eta artista ezberdinen parte hartzearekin.  

Musika emanaldiez gain, gainera, formazio ikastaroak eta beste jarduera batzuk ere eskainiko dira: musika lantegiak, ipuin musikatuak… Lesoinuren helburu nagusia musika zaletasuna sustatzea da eta ikasleak motibatuta edukitzea.

Aurtengo egitaraua ekitaldiz josia dator, hala, 15 ekitaldi ospatuko dira 12 egunetan.

Sarrerak udaleko webgunean eskuratu daitezke, bertan, ekitaldien informazio gehiago topatu daiteke.

EGITARAUA

MARTXOAK 25

17:00 GEZALA AUDITORIUMEAN

TAILER DIDAKTIKOA

Partaideak: "Tomas Garbizu" Musika Eskola".

Musika tresna norbanakoaren adierazpen musikalerako gaitasuna garatuko duen tresna da.
Helburua ikasleak eskolako taldeetan integratzea da.

 

MARTXOAK 27

20:00 GEZALA AUDITORIUMEAN

DANTZA: BESARKADA

Natalia G Muro eta Nerea Martinez

Gelditasuna, irudia, ikuspegi infinitua, kontenplaziorako garaia, isiltasuna, bere 360º-an ikus daitezkeen gorputzak dira. Zer gertatuko litzatekeen planteatuz eskulturak bezala sentitzeko ideiarekin lan egingo bagenu, materia bezala sentitzen gara. Gorputza lokatza dela pentsatuta: nola mugituko litzateke? Gelditasunaren ideia, denbora motela, irudi bat ez nabarmentzeko moduan aldatzen dela eta, ia konturatu gabe, beste eskultura bat, beste besarkada bat, beste ekintza bat ikusten ari zarela.

 

APIRILAK 1

12:00 TOMAS GARBIZU MUSIKA ESKOLAN

KONTZERTU PEDAGOGIKOA

 

APIRILAK 1

17:15 GEZALA AUDITORIUMEAN

ANTZERKI MUSIKALA: Zuhaitzak landatzen zituen gizona

Jean Giono idazle frantsesaren ipuin alegoriko batean oinarrituta, Zuhaitzak landatzen zituen gizonak bi gizonen arteko topaketa kontatzen du.

 

APIRILAK 2

20:00 GEZALA AUDITORIUMEAN

TANGOSOPHY TALDEA, Javier Berná & Gorka Hermosa

“Tangosophy” programa Astor Piazzollaren Tangoaren filosofiatik abiatzen da (herri-musika jazzarekin eta gaur egungo musikarekin fusionatzea), eta estetika musikal horretatik hurbil dauden autoreen konposizioak biltzen ditu, hala nola Richard Galliano, Germán Díaz edo Gorka Hermosa.

 

APIRILAK 3

10:00 Kalez kale

DIANA

Musika Eskolako txistulariak

 

APIRILAK 3

20:00 GEZALA AUDITORIUMEAN

KONTZERTUA: LA FLOR – Ana Maza

Ana Carla 8 urterekin hasi zen txeloa jotzen eta Habanan agertu zen lehen aldiz, 10 urte zituenean. 13 urterekin album batean parte hartu zuen Carlos Mazak Familian proiektuarekin.  2012an Parisera joan zen  kontserbatorioan ikastera, eta bakarkako bira batean parte hartu zuen, Europa osoan.

 

APIRILAK 4

18:00 GEZALA AUDITORIUMEAN

KONTZERTUA:MUSIKA ESKOLA

 

APIRILAK 4 ETA 5

MUSIKA ESKOLAN APIRILAK 4 (19:00), APIRILAK 5 (18:00)

MUSIKA EKOIZPEN DIGITALA – Ion Jimenez Guerrero

 

APIRILAK 6

19:00 GEZALA AUDITORIUMEAN

PERKUSIO KONTZERTUA – TRIQ perkusio taldea

Euskal Herriko gazteek osatutako perkusio hirukotea da. Bere musika sentsazio eta soinuen nahasketa bat da.
Musika-hezkuntza klasikoa eta garaikidea duten arren, oso modu naturalean txertatu dituzte flamenkoa edo musika afrikarra bere performancean.
Ikuskizun soinuduna eta erritmikoa, aldi berean bisuala eta interaktiboa.

 

.APIRILAK 7

18:00 GEZALA AUDITORIUMEAN

KONTZERTUA:MUSIKA ESKOLA

 

APIRILAK 8

19:00 GEZALA AUDITORIUMEAN

KONTZERTUA: JAZZ – h3o Quartet

h3ok 2019ko udan eskaini zuen lehen kontzertua hirukote gisa Hasier Oleaga (bateria), Julen Izarra (saxoak) eta Sorkunde Idigorasekin (pianoa).

2020an bere lehen diskoa kaleratu zuten Gaztelupeko Hotsak diskoetxeko Errabal zigiluan. 2021eko udazkenean Luis Brito (kontrabaxua) gehitu zuten h3o quartet izatera igaroz.

Gai originalak, inprobisazioa eta konplizitate handia dira bere proposamenaren oinarrizko osagaiak.

 

APIRILAK 9

12:30 Aiton Bordatik abiatuta

KANTUJIRA

 

APIRILAK 9

19:00 GEZALA AUDITORIUMEAN

GANBARA MUSIKA KONTZERTUA: Euskadiko Musikari Gazteak + Sutargi abesbatza.

 

APIRILAK 10

20:00 GEZALA AUDITORIUMEAN

ARIMA, DANTZA & PIANOA: Amaia Elizaran & Liam Ómaonlai

AMAIA ELIZARAN euskal dantzari eta koreografoak dantza garaikideko bost pieza original sortu ditu eta azken hamar urteetan hainbat kultur proiektutan parte hartu du. 2013. urtean graduatu zenetik, hainbat koreograforekin lan egin du: James Wilton, John Ross, Jessica Kennedy, Adam Russell, Iker Arrue, Jon Maya, Iris Heitzinger, Hilde Koch, Judith Argomániz. 2015etik bere proiektuetan lan egiten du.

 

Arloa edo saila
Eranskinak