Santa Ageda bezpera, Lezon

Ar, 2023-01-31 15:32

Kalejira egingo da otsailaren 4an.

Datorren otsailaren 4an, larunbata, “Santa Ageda bezpera” ospatuko du Lezoko Udalak.

Hori dela eta, kalejira antolatu da herriko kaleetan zehar, eguerdiko 12:30ean Musika Eskolatik irtengo dena. Udalak, ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen ditu lezoarrak.

Parte hartzeko, interesdunek 12:25ean egon beharko dute Musika Eskolan. Janzkeraren aldetik baserritar jantzia edota zapi, txapel edo arropa iluna gomendatzen da. Makila eramateko eskakizuna ere egiten da.

Ibilbidea: Musika Eskola, Ijurko, Atzekoate, Ixkulin eta Gurutze Santuaren Plaza.

Arloa edo saila
Eranskinak
KOPLAK 202319.65 KB