Izena emateko epea maiatzaren 4an amaituko da.
Larunbatean, maiatzaren 6an, ukelele ikastaroa eskainiko du Lezoko Udalak. Lesoinuren barruan antolatutako azken ekimena da. Tailer honetan ikasleek ukelelean hasteko oinarriak ikusiko dituzte. Aplikazio informatikoei esker prozesua arintzen da eta minutu gutxi barru abestiak jotzen has daitezke ikasleak. Harmonia, erritmoa, melodia eta ahotsa lantzeko aukera paregabea eskaintzen du ukeleleak.
Doako ikastaro honen irakaslea Marcos Feijoo izango da.
Non eta noiz: Maiatzaren 6an, Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolan.
Ordutegia: 11:00 – 13:00.
Plaza mugatuak izango dira (22), hortaz, inskripzioak hurrenkeran esleituko dira. Ukelelea ez duten ikasleei Musika Eskolak utziko die tresna. Izena emateko azken eguna maiatzaren 4an izango da.
Informazioa eta izen emateak: Tomas Garbizu Musika Eskolan.
Helbidea: Arretxene kalea 3.
Helbide elektronikoa: tgarbizume@lezo.net
Telefonoa: 943529999