Udalekuen balorazio oso positiboa egin dute

Az, 2021-08-04 09:56

Dozenaka jardueraz gozatu dute haurrek uztailean zehar.

Udalekuetan parte hartu duten haurren gurasoek balorazioa egiteko aukera izan dute online bidezko inkesta baten bitartez.

Oso balorazio positiboa egin dute, batezbesteko puntuazioa 8,25ekoa izan delarik (10 puntutatik).

“Hezitzaileak”, “haurren arteko harremanena” eta “udalekuetan egon den giroa” atalek jaso dute puntuazio handiena, 9a baino nota altuagoarekin.

Jasotako informazio honekin, Lezoko Udalak oso balorazio positiboa egin du aurtengo udalekutaz. Pandemiarengatik, urte eta erdi oso zaila bizi izan dute familiek eta haurrek. Horregatik, udaran, aisialdirako ekintza seguruak behar zituzten eta hori eskaini zaie.

Hilabete osoan zehar dozenaka ekintza egin dira eta talde burbuilak osatu dira horretarako, beti ere txikien segurtasuna bermatuz. Lezoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie hezitzaile eta parte hartu duten guztiei.

Asko zaindu eta datorren urtera arte!