Ostiralean ospatutako batzorde informatiboan zabor bilketa sistema aldatzea onartu zen. Dena den, asteazkeneko ezohiko osoko bilkuran jasoko du aldaketak behin betiko onespena.
Jesus Maria Martiarena, Miguel Angel Sanchez, Noemi Arberas (EAJ-PNV) eta Jose Angel Sanchezen (PSE-EE) aldeko botoekin eta Mikel Arrutiren (BILDU) aurkako botoarekin atez-ate sistematik txipadun bosgarren edukiontzi sistemara aldatzeko diktamina onartu zen ostiraleko batzordean, Lezoko biztanleriaren gehiengoaren nahia erantzute asmoz. Helburua gaikako bilketa portzentairik altuena lortzea izango da, gaikako bilketara ohitua dagoen Lezoko biztanleriaren esperientzian eta borondatean konfiantza osoa jarriz.
Gauzak horrela, asteazken honetan, abenduaren 21ean, ospatuko duten ezohiko Osoko Bilkuran jasoko du erabakiak behin betiko onespena. Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak deitutako bilkura, goizeko 09:00etan hasiko da, Udal Areto Nagusian.
Gai-zerrenda:
1. Hondakinen bilketa sistema aldatzeko diktamena.
2. San Marko Mankomunitatearekin hitzarmena onartzeko diktamena.
3. Hondakinen bilketa eta kale garbiketa zerbitzuen kontratua luzatzeko diktamena.
4. Hondakinen bilketa eta kale garbiketa zerbitzuaren kontratuaren 4. Aldaketa onartzeko diktamena.