Zerbitzuen gida

Guraso agurgarriok:

2023-24 ikasturteari hasiera emango diogu, ilusioz eta erronka berriei ekiteko itxaropenez, eskola-kolektibo osoaren lankidetzarekin eta inplikazioarekin.

Eskolaren eguneroko funtzionamendua eta antolaketa hobeto uler dezazuen, dokumentu honetan eskolari buruzko informazioa bildu dugu.

Aditzera eman behar da ematen diren irakaskuntzek osagai «batez ere praktikoa» dutela, ikasleengan talde instrumentalek eta/edo bokalek parte hartzeko interesa sustatzeko.

Musika Eskolak, eskolako eta eskolaz kanpoko jardueren programak bultzatzen ditu, eta helburua musika bizitzeko modu hori garatzea eta partekatzea da, Lezoko kultur mugimenduaren egunerokotasunean aktiboki parte hartuz.

Hiruhilekoaren amaieran entzunaldiak egingo dira, eta, beraz, Musika eta Mugimendua, Musika Mintzaira, Hezkuntza Musikala eskolak eten egingo dira, ekitaldiak hobeto antolatzeko. Ez, ordea, instrumentu-eskolak, irakasleen irizpidera egokituko baitira.

Aurten ere "tailerrak" antolatuko ditugu, batez ere ikasle helduentzat. Izena emateko epea urriaren 23tik 31ra izango da. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu.

Bestalde, jakinarazten dizuegu laster (azaroa) hasiko dela Musika Eskolako Eskola Kontseiluko kide izango diren senideen eta ikasleen ordezkariak hautatzeko prozesua. Zentroan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Informazio osagarria behar baduzue edo zerbait esan nahi badiguzue, besterik gabe jakinarazi behar diguzue zentroko ateak irekita daudela.

Eranskinak