2016ko ekainak 13

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2016ko ekainaren 13an, goizeko 9:00etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZ OHIKO bilkura egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Mikel Arruti Salaberria, Angel Portugal Formoso eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez dira bileran izan Ainhoa Zabalo Loiarte, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Igor Cordero de la Fuente (EHBILDU udal taldekoak).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

  1. Zinegotzi kargua hartzea: Miguel Angel Sanchez Antunez EAJ-PNV (2016ID280003).

Apirilaren 8an Xubero Ubillos Apaolazak idatzia aurkeztu zuen udal erregistroan (884 zenbakia) zinegotzi kargua utziko zuela esanez.

Era berean, Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) hauteskunde zerrendan zinegotzirako dauden hurrengo hautagai guztiek, ordezkoa barne, zinegotzi karguari uko egiten idatziak erregistratu dituzte udalean 2016ko maiatzaren 6an.

Behin hautagaien zerrenda agortuta Eusko Alderdi Jeltzaleak maiatzaren 6an erregistratutako idatzian zinegotzi kargurako Miguel Angel Sanchez Antunez proposatu zuen.

Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 182. artikuluak agindutako prozedura jarraituz 2016ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkurak kargu uzteen berri hartu zuen eta Hautesle Batzorde Zentralaren haien berri eman Miguel Angel Sanchez Antunezen izendapena proposatuz.

Hautesle batzorde zentralaren aurrean tramitatu zen eskaera, hari dagokiolako zinegotzi kredentziala ematea. Kredentziala 2016ko ekainaren 8an jaso da udalean eta Miguel Angel Sanchez Antunezek egin ditu, Udaletxeko Idazkaritzan, legez beharturik dagoen bateraezintasun arrazoiei buruzko eta ondasunen inguruko aitorpenak.

Hori guztia egiaztaturik, eta Miguel Angel Sanchez Antunez bilkura honetara agertu delarik, alkatek galdetuta, Miguel Angel Sanchez Antunezek hitz eman du zinegotzi karguaren betebeharrak zintzo beteko dituela.

  1. Zinegotzi kargua hartzea: Axier Irastorza Alustiza EHBILDU (2016ID280001).

Apirilaren 19an Garazi Kuesta Unzainek idatzia aurkeztu zuen udal erregistroan (988 zenbakia) zinegotzi kargua utziko zuela esanez.

Era berean, EHBildu zerrendan hurrengo den Naroa Tubillas Zigandak errenuntzia aurkeztu du udal erregistroan (1.157 zenbakia) uko eginez zinegotzi izateko eskubideari.

Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 182. artikuluak agindutako prozedura jarraituz 2016ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkurak kargu uzteen berri hartu zuen eta Hautesle Batzorde Zentralaren haien berri eman Axier Irastorza Alustizaren izendapena proposatuz.

Hautesle batzorde zentralaren aurrean tramitatu zen eskaera, hari dagokiolako zinegotzi kredentziala ematea. Kredentziala 2016ko ekainaren 6an jaso da udalean eta Axier Irastorza Alustizak egin ditu, Udaletxeko Idazkaritzan, legez beharturik dagoen bateraezintasun arrazoiei buruzko eta ondasunen inguruko aitorpenak.

Hori guztia egiaztaturik, eta Axier Irastorza Alustiza bilkura honetara agertu delarik, alkateak galdetuta, Axier Irastorza Alustizak hitz eman du zinegotzi karguaren betebeharrak zintzo beteko dituela.

Mikel Arrutik ongi etorria eman die biei. Dio berak Axier Irastorza ezagutzen duela eta seguru dago laguntza polita emango duela. Aldiz, Miguel Angel Sanchez ez du ezagutzen eta kargua hartzeko izan diren errenuntziak aparte, esaten dio bere aurrekoak listoia altu jarri zuela Lezoko interesak lehenetsiz eta berak ere horrela egitea nahiko lukeela.

Miguel Angel Sanchezek eskertu du ongi etorria eta dio saiatuko dela Lezoren aldeko lana txukun egiten, horretara datorrela.

  1. Zinegotzi baten dedikazio esklusiboa eta ordainketa onartzeko proposamena (2016PE100002).

Alkateak bere proposamena azaldu du. Honela dio proposamenak:

Udalbatzak 2016ko ekainaren 13an egingo duen bilkuran aurreikusia dago Miguel Angel Sanchez Antunezek udal honetako zinegotzi kargua hartzea.

Tramite hau bete ondoren eta zinegotzi karguaren jabetza gauzatu ondoren, eta beti ere horrela egingo balitz, Alkatetza honek, Miguel Angel Sanchez Antunezen dedikazio esklusiboa eta ordainketa onartzeko hurrengo proposamena luzatzen dio Osoko Bilkurari.

ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: Miguel Angel Sanchez Antunez zinegotziaren dedikazio esklusiboa onartzea, eta dedikazio horrengatik urtean jasoko duen ordainketa gordina ere, 34.962,27€.

Akordio hau onartua izan eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Mikel Arrutik dio aurka bozkatuko dutela moduengatik, ez zaielako zuzena iruditzen oraindik delegaziorik ez daukan zinegotzi bat kobratzen jartzeko.

Bozketa egin da eta proposamena onartu egin da aldeko sei botorekin (EAJ-PNV taldekoak), kontrako hiru (EHBILDUkoak) eta abstentzio bat (PSE).

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243267tik 1243269ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna