2019KO AZAROAK 11

Lezon, 2019ko azaroaren 11n, astelehena, goizeko 9:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Laura Martinez Vizuete, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (Lezoko EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista).

Ez da bileran izan Irlentz Ortega Ugalde.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1. Egoki irudituz gero, 2019ko urriaren 28an egindako bilkurako akta onartzea (2019ID210015).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Iturrin industrigunearen berurbanizazio gauzatze proiektua eta mugikortasun plana idazteko kontratazioaren espedienteari hasiera emateko proposamena (2019ID160003).

Lezoko Udalak Iturrin Industrigunearen Berurbanizaziorako Gauzatze Proiektua eta Mugikortasun Planaren idazketa kontratatzea erabaki du.

Adierazitako zerbitzua gauzatzeko, Udal Zerbitzu Teknikoak Baldintza Agiri Teknikoak (BAT) idatzi ditu.

Zerbitzua proiektu horren arabera esleitu nahi da. Kontuan izanda, BATak aurreikusten duen aurrekontua 73.810€ euro dela (B.E.Z. barne), zerbitzua esleitzeko prozedura irekia eta tramitazio sinplifikatua erabiliko da.

Era berean, kontratazio prozedura burutzeko beharrezkoak diren Administrazio-baldintza zehatzen Agiria burutu dute udal teknikariek.

Aipatu kontratuaren esleipenerako espedientea azterturik, obra eta azpiegituretako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Iturrin Industrigunearen Berurbanizaziorako Gauzatze Proiektua eta Mugikortasun Plana idazteko kontratuaren espedienteari hasiera ematea, prozedura irekia eta tramitazio sinplifikatua erabiliz.

BI: Udal Zerbitzu Teknikoak idatziriko Baldintza Agiri Teknikoak onartzea.

HIRU: Adierazitako zerbitzuaren kontratazioa arautuko duten Administrazio-baldintza Zehatzen Agiria.

LAU: 73.810 € tako gastua onartzea (BEZa barne) (A-741-2018).

3. Lezoko Altamirako hiri irisgarritasuna bermatzeko urbanizazio lanen (IGOGAILUA) obra kontratua. Azken likidazioa onartzeko proposamena (2018H0100001).

2018ko uztailaren 9an K18/0004 kontratua sinatu zen Construcciones Murias, S.A. enpresarekin Lezoko Altamirako hiri irisgarritasuna bermatzeko urbanizazio obra gauzatzeko. Kontratu honen zenbatekoa 590.458,52€ takoa da.

2019ko azaroan 5ean lanen zuzendaritza daraman U.A. arkitektoak (Fiark Arquitectos) Altamirako hiri irisgarritasuna bermatzeko obraren hirugarren eta azken obra ziurtapena sinatua eta bisatua helarazi du.

2019ko azaroaren 5ean udal arkitekto teknikoak egindako txostenak Obra Zuzendaritzak idatzitako obra amaierako ziurtapena ontzat ematen du.

Obra Zuzendariak obraren gauzatzean 90 eguneko atzerapena izan dela egiaztatzen duela ikusirik eta kontratazio esleipen plegu administratiboen 34 baldintzaren c puntuan oinarrituta atzerapen egun bakoitzeko kontratistak 0,60€ ordaindu beharko dira egunero kontratuaren prezioaren 1.000€ ko BEZ kanpo. Dagokigun kasuan esleipenaren zenbatekoa 487.996,79 € koa izanik atzerapenari dagokion zigorra 26.351,82€ koa da.

Arlo publikoko 9/2017 kontratu Legearen 193 eta 194 artikuluetan xedaturikoa kontuan izanik

Obra zuzendariak hirugarren eta azken ziurtapena sinatu dutela ikusirik, obra eta azpiegituretako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako 76.230,19 eurotako (B.E.Z. barne) hirugarren eta azken zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipaturiko Altamirako hiri irisgarritasuna bermatzeko urbanizazio lanak izeneko proiektuaren obra lanei dagokiena. (A-207 eta D-330.

BI: Obra gauzatzean izan diren 90 eguneko atzerapenari dagokion 26.351,82€ ko zigor kitapena aplikatzea.

HIRU: Construcciones Murias, SAri 49.878,37€ ordaintzea zor den kopuruari dagozkion zigorrak ezarri eta gero

4. Elias Salaberria 16 beheko lokala etxebizitzan bihurtzeko eta obra baimenak emateko proposamena (2019H0340007).

2019ko abuztuaren 7an eta 2055 zenbakiko erregistro bidez, L.C.E. arkitektoak, L.P.G.-ren izenean, Elias Salaberria 16ko behe oinean kokatzen den lokala etxebizitzan bihurtzeko eta obra baimena eskatu zituen. Horretarako L.C. arkitektoak sinatzen duen gauzatze proiektua aurkezten du. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo ofizialaren 2019ko abuztuaren 9ko bisatu zigilua daramana, eta gauzatze materialaren aurrekontua 26.879,68 euro izanik.

2019ko urriaren 22an, L.C.E. arkitektoak dokumentazio osagarria aurkeztu du, aurretik aurkeztutako proiektuko punto batzuk aldatuz.

Espedientea azterturik, eta Udal arkitektoak egindako txostena ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: L.P.G.-ri Elias Salaberria 16ko behe oineko lokalean hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara aldatzeko baimena ematea, baina horretarako ezinbestekoa izango da Hirugarren Sektoreko Erabileratik Etxebizitza erabilerara Aldatzeko Udal Ordenantzaren 7.artikuluan ezartzen diren karga urbanistikoei dagozkien 5.303,76 euroak ordaintzea.

BI: L.P.G.-ri, Elias Salaberria 16ko behe oineko lokala aurkeztutako proiektuaren arabera etxebizitzan bihurtzeko obra baimena ematea, honako baldintza hauek bete beharko direlarik:

  • Obra 3 hilabeteko epean hasi beharko da eta 6 hilabeteren buruan amaitu beharko da. Salbuespen moduan eta modu egokian justifikatzen bada hiru hilabeteko luzapena eska liteke.
  • Baimena lortzen denetik urte betera etxebizitzak amaituta eta eskatzailea bertan bizitzen egon beharko da.
  • Sukaldeko erauzgailuaren keak karbonoko filtro bat edukiko du, airea usain eta gantzez garbitzen duena eta hau sukaldera bertara aterako da ordenantzan ezartzen den moduan. Sukalde eta bainugelako aireztapena adierazi bezela egin dela eta modu egokian funtzionatzen duela adierazten duen instalatzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da baita ere. Esekitokirik ez dagoenez, lehorgailu bat jarri beharko da derrigorrez.
  • Ezinbesteko baldintza izango da etxebizitza berriak hiri azpiegiturekin hartune eraginkorrak edukitzea, hala nola: ur hornidura, saneamendua, argi indarra eta balegokio gas hornidura. Ur kontagailua jarri baino lehen uretako udal zerbitzuarekin adostu beharko da zein kontagailu mota jarri behar den eta beronen kokapena.
  • Eskatzaileak lokala etxebizitzan bihurtuko ez balu erabilera aldaketarako baimenarekin irabazitako eskubidea galduko luke eta zigor moduan karga urbanistiko modura ordaindutakoaren %50ª baino ez litzaioke itzuliko.

    HIRU: Gauzatze materialaren aurrekontuari dagokionez 77 metro koadro eraiki dituen lokala etxebizitzan bilakatzeko 26.879,68 euro proposatzen dira, baina 77 metro horietatik 14 m biltegia lirateke, beraz 26.879,68 / 63 =426,66 euro metro koadroko. Obra amaierarekin azken kitapena aurkeztu beharko da, eta aurrekontua baxuagoa justifikatu nahi bada, dagozkion fakturak aurkeztuz.

    LAU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. Artikuloko 2. Atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da eta horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120 izango da, hau da, 249,77 x 1,20 = 299,72€ alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

    BOST: Obra baimena ematearen gaineko eskubideengatik Guztira 6.700,74 euro ordaindu beharko ditu (5.303,76 euro erabilera aldaketaren karga urbanistikoengatik + 1.343,98 euro eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarengatik, hots, aurrekontuaren %5 eta udal tasa kontzeptuan, 53,00€) hondakinen bermea salbu.

    SEI: Elias Salaberria 16 beheko oineko lokalean sortuko den etxebizitza berria erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu bezala behin behineko kalifikatzea, hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko udal ordenantzak eta udal etxebizitza tasatuenak ezartzen dituen baldintzen arabera. Lehen erabilpeneko baimenarekin batera, behin betiko kalifikazioa emango da, bete beharreko baldintza guztiak bete direla ziurtatzen denean.

    ZAZPI: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen erabilera baimena eskatu beharko da eta ordurako jarrita izan beharko du udal ur zerbitzuko arduradunekin adostutako ur kontagailu berria. Lehen erabilera baimena lortzeko ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dira.:
  • Obra amaieraren ziurtagiri tekniko bisatua eta azken kitapena dagozkion fakturak aurkeztuz.
  • U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.
  • Etxebizitza berriaren argazkiak.
  • Obra berriaren eskrituraren zirriborroa.
  • Etxebizitzaren energía zertifikazioa.
  • Behin betiko ur hartunea burutzeko eskaera.

    ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

    Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

    BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

    NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

5. Argindarraren hornidurarako kontratazioa (X19033). Esparru akordioaren kontratazio espedienteari atxikitzeko proposamena (2019H0500002).

2012ko otsailaren 21ean, Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, Gipuzkoako Foru kontratazio zentralari atxikitzeko erabakiaren akordioa ikusirik.

Esparru akordioaren prozeduran, aipatu kontratazio zentralak energia elektrikoaren hornidurarako kontratazio espedientea irekitzeko asmoa jakinarazi duenez,

Udal honek hornidura eta zerbitzu hau beharko duenez, espedientea azterturik, obra eta azpiegituretako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: ATXIKITZEA Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Kontratazioen Zentralak irekitako espediente honi, udal batzarrak 2012/02/21ean onartutako atxikipen hitzarmenean eta 2011ko otsailaren 22ko 3/2011 Foru Dekretuan jasotako arauetan adierazitako baldintzetan: energia elektrikoaren hornidurarako espedientera.

BI: Konpromisoa HARTZEA enpresa esleipendun enpresarekin kontratu eratorria sinatzeko, Aldundiak esparru akordioa formalizatu ondoren eta hark adierazitako epean, betiere.

HIRU: BAIMENA EMATEA alkateari udal honi dagokion kontratu eratorria esleitzeko eta formalizatzeko.

EUSKARA

6. Euskara ikasteagatik egindako beka eskaerak onartzeko proposamena (2019KU070005).

Euskara ikasteagatik bekak (2019ko udako ikastaroak) esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Euskara ikasteagatik egindako beka eskaerak onartzea. 2146 partidatik, beken guztirakoa 1.498,00 eurokoa delarik.

BI: Dirulaguntzaren %100 ordainketa bakarrean ematea.

KONTUHARTZAILETZA

7. Auditoria lanak 2019-2021 egiteko kontratazioaren espedienteari hasiera emateko proposamena (2019ID160005).

Lezoko udalaren kontuen egoeren kanpo-auditoretza 2019-2021 egiteko zerbitzua kontratztzeko espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Auditoria lanak 2019-2021 egiteko zerbitzua kontratatzeko asmoa onartzea.

BI: kontratatzeko kontratazio espedientea hastea, prozedura ireki sinplifikatu bidez.

HIRU: Kontratazioa arautuko duten Baldintza pleguak onartzea

LAU: Gastua onartzea, urtean 13.000€. A-858 (2019) AF-859(2020) eta AF-860 (2021)

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2019ko urriaren 28az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

9. Galde eskeak

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:25ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432986tik 1432991ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna