2020KO OTSAILAK 24

Lezon, 2020ko otsailaren 24an, astelehena, goizeko 9:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Laura Martinez Vizuete, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (Lezoko EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1. Egoki irudituz gero, 2020ko otsailaren 10an egindako bilkurako akta onartzea (2020ID210003).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Apaiziartza baserrian 2004 urtean baimendu eta gauzatutako obren ondoren lehen erabilerra baimena emateko proposamena. (2019HO300005).

G.I.E.k, Apaiziartza baserrian, bere etxebizitzari dagokion lehen erabilerarako baimena eskatu zuen 2019ko irailaren 17an Lezoko Udalean aurkezturiko idatzi baten bitartez (2359 erregistro zenbakia).

AURREKARIAK

1.- Lezoko Udalak 2004ko irailaren 27ko Tokio Gobernu Batzarrean hartutako akordioaren bidez G.I.E.ri, Apaiziartza Baserria berritzeko eta birgaitzeko obra lizentzia eman zion. Lizentzia hau Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2004ko ekainaren 8an bisaturiko oinarrizko proiektu bat egikaritzeko eman zen.

2.- 2004ko irailaren 5an udaltzaingoaren txosten baten Apaiziartza baserriko baratzean eraikin berri bat altxa zela adierazten zen.

3.- 2004ko irailaren 6an aipatu obrak geldiarazteko agindua eman zen.

4.- 2005ko urtarrilaren 14an J.E.G.k, Apaiziartza baserriko zaharberritze lanak irauten zuten bitartean bertan bizitzeko, behin behineko izaera izango zuen eraikin osagarri bat eraikitzeko lizentzia eskatu zuen.

5.- 2005ko otsailaren 16ko Tokiko Gobernu Batzordeko akordioaren bitartez aipatu eraikin osagarri hori egiteko lizentzia eman zuen Lezoko Udalak. Lizentzia honen baldintza zen zaharberritze obrak amaitu ondoren eraikin osagarri hori eraitsia izango zela.

6.-. 2008ko abenduaren 9an G.I.k, Apaiziartza baserriaren zaharberritze obren amaiera dokumentazioa aurkeztu zuen eta beraz 2004ko irailaren 27an baimendutako zaharberritze obrak amaitutzat eman zituen. Hain zuzen, egindako obren amaiera ziurtagiria eta gainontzeko dokumentazioa aurkeztu zuen Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2007ko maiatzaren 20ko bisatuarekin.

7.- 2009ko urtarrilaren 28an udal arkitekto aholkulariak aurkeztutako obra amaierako dokumentazioa ontzat eman zuen. Dena den Udalak lehen erabilpena emateko baldintza jarri zuen baserriaren ondoko eraikin osagarria eraistea.

8.- 2009ko otsailaren 9ko batzar horretan ere, 2005ko otsailaren 16ko Tokiko Gobernu Batzordeko akordioaren bitartez emandako lizentziaren arabera altxaturiko eraikin osagarria eraisteko agindua ematea erabaki zen.

TXOSTENA

Aipatu Txabolaren (eraikin osagarria) eraispena lehen erabilpena emateko baldintza zen. Eraikin osagarri hori eraitsia izan zen 2012 urtea baino lehen. Dena den eraikin horren parte zen erretegia eta arraska ez ziren eraitsi.

Horrela 2019ko irailaren 17an, G.I.k aipatu arraska eta erretegia legeztatzeko lizentzia eskatu zuen.

Lezoko Udalak 2020ko urtarrilaren 18an arraska eta erretegia legeztatzek lizentzi eman zin Lezoko Udalak, Alkatearen D20/33 Dekretuaren bitartez.

Espedientea azterturik eta hirigintzako teknikariak egindako txostena ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: G.I.E.-ri 2004 urtean baimendu eta gauzatutako Apaiziartza baserria berritzeko eta birgaitzeko obren Lehen Erabilera baimena EMATEA.

BI: Lehen erabilerarako lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 216,36€ ordaindu beharko ditu interesatuak (eraikuntza, instalazio eta obren zergaren %5a, hots 4.327,15€ x 5%).

ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

3. 2019ko azaroaren 11ko Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren aurkako berraztertze errekurtsoari erantzuna emateko proposamena (2019H0440007).

A.U.U.k, CONSTRUCCIONES MURIAS SAren izenean, 2019ko azaroaren 11an Gobernu Batzordeak hartutako erabakiaren aurka berraztertze helegitea aurkeztu zuen, bertan Lezoko Altamirako hiri irisgarritasuna bermatzeko urbanizazio lanen obra kontratuko (2018H100001 espedientea) hirugarren eta azken zertifikazioa onartzen da, obra gauzatzean izan diren atzerapenengatik zigor kitapena aplikatzen da eta kontratistari diferentzia ordaintzen zaio.

Espedientea azterturik, hirigintza teknikariak egindako txosten juridikoa, eta udal arkitekto teknikoak egindako txosten teknikoa ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Obra bukaerako zertifikazioaren aurka jarritako alegazioak ez onartzea.

BI: Zigor kitapenaren aplikazioaren aurka eta soilik babesgabetasunari buruz aurkeztutako alegazioak onartzea, aditzera epea ez emateagatik eta zigor kitapena ezartzeko motibazio nahikoa ez adierazteagatik.

HIRU: Zigor kitapenaren aplikazioari dagokionez jarduketak inpugnatutako erabakiaren datara atzeratzea kontratistari aditze epea emateko eta zigor kitapena ezartzearen justifikazioa argiago adierazteko helburuz.

CUARTO: Aipatu txosten teknikoa eta juridikoa interesatuari helaraztea erabaki honen jakinarazpenarekin batera.

4. Jaizkibel hiribidea 39-4.an segregatutako etxe berriaren lehen erabilera baimena emateko proposamena (2020HO300002).

2020ko urtarrilaren 31an, M.B.G.A. andreak, Jaizkibel Hiribidea 39- 4an segregazioz sortutako etxebizitza berriaren lehen erabilera eta ur hornidura jartzea eskatu du. Horretarako A.E.F.G. arkitektoak sinatzen duen obra amaierako dokumentazioa aurkeztu du

Aurkeztutako dokumentazioan, egindako lanak aurkeztutako proiektuarekin bat datozela adierazten da. Bestalde, 2020ko otsailaren 7an bertara egindako ikuskapenean, egiaztatu da lanak emandako baimenen arabera burutu direla.(Obra baimena 2019H0030002).

Udal arkitektoak egindako txostena ikusi ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Interesatuari Jaizkibel Hiribidea 39- 4 solairuko etxebizitza berriari lehen erabilera baimena ematea. Sortzen den etxebizitza berriaren helbidea Jaizkibel Hiribidea 39- 4A izango da.

BIGARRENA: Lehen erabilerarako lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 71,03 € ordaindu beharko ditu (eraikuntza, instalazio eta obren zergaren, 1.420,59€ %5a)

ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

5. Munttar errekaren ezkerraldean hainbat kanalizazio biltzeko eta zulo bat betetzeko obra baimena emateko proposamena (2020H0030001).

J.L.S.-ek TRANSTIC SA enpresaren izenean, Gaintxurizketa Bidea 6.Poligonoaren eremuan Munttar errekaren ezkerraldean hainbat kanalizazio biltzeko eta zulo bat betetzeko obra baimena eskatu du. Interesatuak eskaerarekin batera dagokion dokumentazio teknikoa eta lanak burutzeko 125.023,50€tara igotzen den aurrekontua aurkeztu du.

Udal arkitektoak egindako txostena ikusi ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Transtic, S.A-ri Gaintxurizketa Bidea 6.Poligonoaren eremuan Munttar errekaren ezkerraldean hainbat kanalizazio biltzeko eta zulo bat betetzeko obra baimena ematea, ondorengo baldintza hauekin:

  • Betelanak egiteko orduan material egokiak erabiliko dira, Kutsatu gabeak, elementu mekanikoen bidez zabalduko dira gehienezko 30 zmko lodiera duten mailaka eta betelanen trinkotzea eginez.
  • Gaineko zolatako euri urak nora eta nola jasoko diren erakusten duen plano bat aurkeztu beharko da. Beti ere kontutan hartuko da gainean biltegiratuko diren produktuen kutsadura, euri ur hauek nora bideratuko diren erabakitzeko orduan.
  • Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.
  • Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.
  • Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.
  • Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko
  • Obra baimena aurrekontuak definitzen dituen lanak egiteko da soilik, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.

BI: Lanak bukatu ondoren obra amaieraren ziurtagiria aurkeztu beharko da erregistroz.

HIRU: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko du. Eraikuntza, instalazio eta obra zerga kontzeptuan aurrekontuaren %5a, hau da, 6.251,18€ eta 760,00€ tasa kontzeptuan. Guztira 7.011,18€

LAU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2. atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da. Hau da, 750 x 01,2= 900,00€ Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

6. Udalari eskainitako Erregistroko 480 finkaren, katastroko 02-24 partzela erosteko proposamena (2019H0380003).

F.F.M. andereak, 2019ko abenduaren 16an (sarrera kodea 3221) Lezoko Udal erregistroan aurkeztutako idatzian bere jabetzakoa den partzela baten salmenta eskaini zion Lezoko udalari, zehazki, Lezoko katastroaren 02-24 partzelarena.

Eskaintzarekin batera partzelaren kokapen plano bat aurkeztu zuen. Partzelak katastroaren arabera 7.786 m² azalera du eta Jabetza Erregistroko ziurtagiriaren arabera 7.215 m². Partzela kargarik gabe dago, Lezoko Hirigintza Antolakuntzarako Plan Orokorrak lur ez urbanizagarri moduan sailkatzen du eta hiri lurrekin egiten du muga.

Aurkeztutako idatzian interesatuak 35.000 euroko salmenta prezioa eskaintzen zuen. Kontuan izanda partzelak 7.786 m² azalera duela, metro karratuko prezioa 4,49 eurokoa da.

Udal Arkitekto Teknikariak balorazio txostena idatzi du eta F.F.M.k eskainitako prezioari ongi emana eman dio.

Partzela honen erosketa interes publiko eta estrategikotzat hartu daiteke Altamirako parkearen handitzea eta herriarekin lotuneak hobetzea ahalbideratzen duelako.

Hori guztiagatik Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: F.F.M.k udalari eskainitako 02-24 partzela erostea .

BI: Udal Arkitekto Teknikariaren txostena kontuan izanik 35.000 euroko prezioa finkatzea 02-24 partzelaren erosketarako.

HIRU.- 35.000 €ko gastua onartzea. (AD-73).

LAU.- Salerosketa hau gauzatzeko beharrezkoan diren agiri guztiak izentpetzeko Alkatea ahamentzea.

EUSKARA

7. Euskara Talaia-k (Hezikuntza) egindako dirulaguntza eskaera ontzat jotzeko proposamena (2020KU080002).

2020ko aurrekontuetan, Euskara Talaiaren (Hezikuntza) 2020ko ekitaldia diruz laguntzea jaso zen. Esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Euskara Talaiaren (Hezikuntza) izenean, J.A.k egindako eskaera ontzat jotzea.

BI: 2018-05-08ean Gobernu Batzordean onartutako aipatu erakundeak eta Lezoko Udalaren artean sinatutako Hitzarmenari dagokion 2020 ekitaldiko aurrekontua 8.00,00 €koa da. Beraz, aipatu ikasturterako dagokion dirulaguntza 8.000,00 eurokoa izango da eta 2993 (AD-257/2018) partidaren kargura egingo da.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da, proposamen honen onarpena jasota 5.600,00 (%70) eta behin ikasturtea amaituta eta zuriketa egin eta gero, beste 2.400,00 (%30), baldin eta balantzeak negatiboa izaten jarraitzen badu.

PESTSONALA

8. Brigadako langileeen eta udaltzainen 2020 urteko lan egutegia onartzeko proposamena (2019PE060005).

Tokiko Gobernu Batzordeak 2019ko abenduaren 9n egin zuen bilkuran udal departamendu ezberdinetako 2020 urteko lan egutegiak onartu zituen, aipatu bilkuran Udaltzaingoko eta Brigadako lan egutegiak onartu gabe gelditu ziren aurkeztu ez zirelako.

Ondoren, alkateak emandako D19/1268 dekretuaren bidez, Udaltzaingoko lan egutegia onartu zen eta Brigadako langileena onartu gabe gelditu zen, brigadako langileentzat aurkeztutako lan egutegiarekin zalantzak zeudelako sarrera eta irteera orduko malgutasunarekin eta baita orduen konpentsazio erarekin.

Udaleko arkitekto tekniko, brigada buru eta ordezkaritza sindikalarekin aipatu bi terminoak argitzeko egin diren bileren ondoren, 2020/02/19n udal Brigadako lan egutegi berria aurkeztu da.

Bestalde, udaltzainburuak, udaltzainentzako 2020. urterako lan egutegi berria aurkeztu du, linea batean opor egutegiaren aldaketak eman bai dira.

Azterturik 2020. urterako aurkeztutako lan egutegiak, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Brigadako langileen 2020. urteko lan egutegia onartzea.

BI: 2020. urterako brigadarentzako onartu den lan egutegiaren segimena, azterketa eta egokitasun-txostena eskatzea brigadako arduradunei, hau da, arkitekto teknikoari eta brigada buruari.

HIRU: Udaltzaingoaren 2020. urteko lan egutegia onartzea. Lan egutegi honek alkatearen D19/1268 dekretuz onartutakoa ordezkatzen du.

Jose Angel Sanchezek bigarren akordioaren zentzuaz galdetu du. Idazkariak esan du ohiko lanalditik kanpo egiten diren orduen jarraipena eta konpentsazioa egiteko errekerimendu espezifiko moduan ulertzen dela. Esan du, gaur onartutako lan-egutegiaren arabera, Brigadako kideek ez dute ordutegi-malgutasunik lanean hasteko eta bere ordutegitik kanpo lan egindako ordua ordu bat eta 45 minutugatik konpentsatzeko modukoa dela Mendekostetako, Santakrutzetako eta Santo Tomasetako herri festetan. Hori, nahiz eta, dedikazio osagarriarekin ordainduak egon, aplikagarria den arautegian aurreikusi gabeko konpentsazioa den arren. Onartutako aukera hau, salbuespen gisakoa eta brigadako arduradunen azterketaren zain dagoena dela esan du Alkateak.

KIROLA

9. Allerru KE-ri ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko 19-20 dirulaguntza emateko proposamena (2019KI040001).

2019 urteko aurrekontuari dagozkion lezoko kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko dirulaguntzak esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea entitate eskatzaileak aurkeztutako eskaera.

BI: Oinarri arauak eta eskaeran aurkeztutako datuak aztertu ondoren honako dirulaguntza luzatzea (A-771), oinarri arauetan jasotakoa jarraituz:

Allerru K.E.

21.385,40 €

10. Jaixkiareto FK-ri ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko 19-20 dirulaguntza emateko proposamena (2019KI040002).

2019 urteko aurrekontuari dagozkion lezoko kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko dirulaguntzak esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea entitate eskatzaileak aurkeztutako eskaera.

BI: Oinarri arauak eta eskaeran aurkeztutako datuak aztertu ondoren honako dirulaguntza luzatzea (A-771), oinarri arauetan jasotakoa jarraituz:

Jaixkiareto F.K.

1.763,83 €

11. Gaintxu FK-ri ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko 19-20 dirulaguntza emateko proposamena (2019KI040003).

2019 urteko aurrekontuari dagozkion lezoko kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko dirulaguntzak esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea entitate eskatzaileak aurkeztutako eskaera.

BI: Oinarri arauak eta eskaeran aurkeztutako datuak aztertu ondoren honako dirulaguntza luzatzea (A-771), oinarri arauetan jasotakoa jarraituz:

Gaintxu Futbol Kluba

1.983,44 €

12. Badi Txirrindulari Kluba-ri ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko 19-20 dirulaguntza emateko proposamena (2019KI040004).

2019 urteko aurrekontuari dagozkion lezoko kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko dirulaguntzak esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea entitate eskatzaileak aurkeztutako eskaera.

BI: Oinarri arauak eta eskaeran aurkeztutako datuak aztertu ondoren honako dirulaguntza luzatzea (A-771), oinarri arauetan jasotakoa jarraituz:

Badi Txirrindularitza Kluba

2.145,42 €

13. Kurkubi SBK-ri ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko 19-20 dirulaguntza emateko proposamena (2019KI040005).

2019 urteko aurrekontuari dagozkion lezoko kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko dirulaguntzak esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea entitate eskatzaileak aurkeztutako eskaera.

BI: Oinarri arauak eta eskaeran aurkeztutako datuak aztertu ondoren honako dirulaguntza luzatzea (A-771), oinarri arauetan jasotakoa jarraituz:

Lezoko Kurkubi Saskibaloi Kluba

6.737,72 €

14. Munttarpe EK-ri ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko 19-20 dirulaguntza emateko proposamena (2019KI040006)

2019 urteko aurrekontuari dagozkion lezoko kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko dirulaguntzak esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea entitate eskatzaileak aurkeztutako eskaera.

BI: Oinarri arauak eta eskaeran aurkeztutako datuak aztertu ondoren honako dirulaguntza luzatzea (A-771), oinarri arauetan jasotakoa jarraituz:

Munttarpe Eskubaloi Kluba

5.984,19 €

GIZARTE ZERBITZUAK

15. Gaxuxa elkarteari 2019.urteko diru-laguntzaren bigarren zatia ordaintzeko proposamena (2019GZ360001).

Gaxuxa elkarteak egin du gastuaren zuriketa, eta horri buruz teknikariak egin duen txostena ikusirik, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Gaxuxa elkarteak egindako gastuaren zuriketa onartzea.

BI: Gaxuxa elkarteari 2019. urtean onartutako diru-laguntzaren bigarren zatia ordaintzea.(AD-37/2019).

Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatuak argitu du zuriketa memoriaren txostena Gizarte Zerbitzuetako arduradunak egin duela, Berdintasun teknikaria bajan dagoelako.

16. Aiton Bordari 2019. urteko dirulaguntzaren 2. zatia ordaintzeko proposamena (2019GZ360002).

AITON BORDAk egin du gastuaren zuriketa, eta horri buruz Gizarte Zerbitzuetako teknikariak egin duen txostena ikusirik, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: AITON BORDAk egindako gastuaren zuriketa onartzea.

BI: AITON BORDA-ri 2019. urteko diru-laguntzaren bigarren zatia ordaintzea. (AD-221/2019)

17. 2020.urteko GLL eskaeren zerrenda onartzeko proposamena (2020GZ020006).

2020ko GLL/AES eskaerak onartzeko espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea 2020.urteko GLL/AES eskaeren zerrenda. Gastua guztira 43.249,80 € (A-112).

18. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2020GZ010002).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzeko M.M.A k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Hala, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: M.M.A ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua laguntza pertsonalerako izango da eta astelehenetik ostiralera egunero ordu eta erdiz emango da. Zerbitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 4,53€ orduko izango da.

19. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2020GZ010003).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzeko T.S.A ek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Hala, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: T.S.Ari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua laguntza pertsonalerako izango da eta astelehenetik ostiralera egunero ordu batez emango da. Zerbitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 4,53€ orduko izango da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

20. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2020ko urtarrilaren 10az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

21. Galde eskeak

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20etan eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1433058tik 1433068ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna