Agenda

Kontzertua

GARTXOT ETA GARAZI

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gurutze Santuaren Basilika

Gartxoten Bizirik gaude diskoan oinarritutako kontzertua, Garazi Esnaolak pianoarekin lagunduta.

Gartxot Unsainek bere lehen diskoa plazaratu du, bi urteko sormen-prozesuaren emaitza den 11 kantuko lana. Artifiziorik gabeko planteamenduarekin, gitarra eta ahotsa oinarri hartuta, artistak bilaketa emozional zintzoa egin du, bere izena daraman soinu-unibertso pertsonala eraikiz.

Disko honetan, Unsainek musika egiteko modu biluziago eta intimoago baten aldeko hautu garbia egin du, ohiko ekoizpen-baliabideetatik aldenduz. Helburua emozioak lehen planoan jartzea izan da, kantautore gisa bere ahotsa eta identitatea lehen aldiz modu zuzenean aurkezteko.

Emaitza tonu oso intimoa duen lana da, entzulearekin harreman zuzen eta gertukoa bilatzen duena, eta Unsainen ibilbide musikal luzean mugarri gisa aurkezten dena.

Kirola

Partidak Bekoerrota - ostirala

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Bekoerrota kiroldegia

 ETXEAN MAILA ORDUA ETXEKO PARTIDAK
Gaintxu AFT Senior gizonezkoak 21:20 Gaintxu AFT-Antiguoko KE Bellmer
Kirola

Partidak Bekoerrota - larunbata

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Bekoerrota kiroldegia

 ETXEAN MAILA ORDUA ETXEKO PARTIDAK
Munttarpe Senior  gizonezkoak Kopa 16:15 Munttarpe-Saieko Sardexka Taberna
ESKOLA KIROLA 9:00-11:00 MULTIKIROLA
Kirola

Partidak Allerru - igandea

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Plazeta futbol zelaia

 ETXEAN MAILA ORDUA ETXEKO PARTIDAK
Allerru KE Alebinak eta benjaminak 09:00 - 10:00 Futbol eskolako topaketak
Allerru KE Infantila gizonezkoak txiki 11:30 Allerru KE - Landetxa
Antzerkia

KOLAPSOA (Jon Ander Urresti)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Publizitate agentzia batetako hiru kideen ibilerak ditu ardatz obra honek. Edozer saltzeko kapaz dira, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna. Despistatu, eta bi buruko koilara bat salduko dizute azkarrago bazkalduko duzula esanda. Eskaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa.

Haur jarduera

Ipuin kontaketa: UDABERRIKO ISTORIOAK

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Liburutegia

Ameli kontalariaren saioa, 4-7 urteko haurrentzat.

Haur jarduera

ATEAREN BESTALDEAN (Hika Teatroa)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Testurik gabekoa
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Neska aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago atearen bestaldean. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna.

Ikus-entzunezko emanaldia

HARTZ-ATZAPAR KANPAMENTUA

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Maia (9), neskato irudimentsu eta zalapartatsua, eta Jan (9), hiriko mutil azkarra, erlojuaren aurka ariko dira Sebastian izeneko eraikitzaile xelebreak mehatxatutako udaleku bat salbatzeko. Atsedenik gabe abiatuko dira haranean oraindik bizi dela uste duten hartzaren bila, nahiz eta inork inoiz ikusi ez duen. Abentura honetan Fritz izango dute bidelagun: mofeta dibertigarri eta marmarti bat, hitz egiten duena, eta bailara zein bertako animaliak salbatzeko taldearekin bat egingo duena.