Bekoerrotako eta Altzateko ikastaroak

Or, 2015-02-27 10:37

Igerilekuan mailakako igeriketa sistema jarri dute martxan

Lezoko Udalak Bekoerrota kiroldegian eta Altzate igerilekuan ikastaro zerrenda oparoa eskaintzen du. Orotara, hamalau kirol mota ezberdin egiteko aukera dago.

  • Bekoerrotan, honako hauek: Body pump, pilates, ziklo-tonifikazioa, Sh´barm, Body balance, Ziklo, Zumba, Step eta haurrentzao judoa. 
  • Altzate igerilekuan, berriz: Osasuna eta ongizatea, helduen igeriketa (trebakuntza eta hastapena), Aquafit, haurren igeriketa eta haurtxoen igeriketa.

Haurren igeriketan berrikuntzak daude. Haur bakoitza bere mailari dagokion txanoa jasoko du, eta amaieran, lortutako maila ziurtatzen duen diploma. Gurasoek, aldiz, seme-alaben garapena ezagutu dezaten, kualifikazio kartila jasoko dute.

Ordutegiak eta prezioak eskuorrian kontsulta ditzakezue.

Sare sozialak
Bekoerrotako zein Altzateko informazio eguneratua jaso nahi izanez gero, eskura dituzue:

  • @lezobpx twitter kontua.
  • Lezokiroldegiabpx Facebook orrialdea.
  • Eta Google Play zein App Store, mugikorreko aplikazioa doan deskargatzeko.
Arloa edo saila