OrriBakaR, saritutako lanak guztion eskura

Az, 2015-05-13 13:33

Literatura lehiaketako lehengo edizioko saritutako lanak liburutegiko blogean edota udaleko webgunean irakur daitezke

OrriBakaR literatura lehiaketako lehenengo edizioko saritutako lanak liburutegiko blogean irakur daitezke. Lehenengo edizioan 85 lan aurkeztu ziren, eta horietako hamar saritu ziren. Hauxe irabazleen zerrenda:

  • Elene Telletxea Yarzabal
  • Maddi Artola Sarasola
  • Aimar Aginaga Errasti
  • Endika Osa Urkizu
  • Ibai Olaiziregi Landaburu
  • Sofia Vazquez Arena
  • Araitz Sarasua Zinkunegi
  • Martin Ruiz Egaña
  • Amaia Resende Eguiluz
  • Ilargi Zipitria Sinde

Bigarren edizioa

Lehenengo edizioko arrakasta ikusita, Lezoko Udal liburutegiak OrriBakaR literatura lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du, 6 eta 15 urte arteko lezoarrentzat edota liburutegiko bazkideentzat. Lanak aurkezteko epea 2015eko azaroaren 16tik 20ra izango da.

Lotura honetan lehiaketan parte hartzeko baldintzak eta gainontzeko informazioa.

 

Arloa edo saila