> XI. OrriBakaR literatura lehiaketa (2024)

1. Partehartzaileak. Lezoko biztanleak edo Lezoko udal liburutegiko bazkideak:

   "A" maila: 6 eta 7 urtekoak.
   "B" maila: 8 eta 9 urtekoak.
   "D" maila: 10 eta 11 urtekoak.
   "E" maila: 12 eta 13 urtekoak.
   “F” maila: 14 eta 15 urtekoak.

2. Idazlanak. Euskarazkoak. Edozein genero literariokoak: bertsogintza, olerkigintza, ipuingintza, kazetaritza, komikigintza… Gai librekoak. Inoiz argitara gabeak. Eta orrialde bakarrekoak (lerro kopuru librea).

3. Aurkezpenerako baldintzak. Lana orri bakar batean aurkeztuko da. Orriaren goiko aldean izenburua idatziko da. Lan bakoitzeko gutunazal itxi bat aurkeztuko da (gutunazalaren kanpoko aldean: lanaren izenburua eta egilearen adina / eta barruko aldean: helbidea, telefonoa eta izen-abizenak). Lana kanpoan joango da, eta gutunazala lanari grapaz josita. (Ikastetxearen izena dakarren lanik ez da onartuko.)

4. Aurkezpenerako epea eta helbidea. 2024ko irailaren 1etik azaroaren 22ra (biak barne). Lezoko udal liburutegia.

5. Epaimahaia. Antolatzaileek izendatua. Epaia apelaezina. Gerta liteke sarietakoren bat eman gabe uztea, aurkeztutako lanek behar adinako maila ez izateagatik. Epaiaren berri Lezoko udal liburutegiko blogean emango da.

6. Sariak. Hamar sari (maila bakoitzeko bi). Liburuak erosteko 100 euroko hamar bale.

7. Sariak ematea. 2024ko abenduaren 13an, arratsaldeko 7:00etan, Lezoko udal liburutegian.

8. Lanak berreskuratzeko epea. 2025eko urtarrilaren 31 bitartean, Lezoko udal liburutegian. Jaso gabeko lanak suntsitu egingo dira.

9. Oinarrien onarpena. Lehiaketan parte hartzeak oinarri guzti hauek onartzen direla esan nahi du.