Mailegu zerbitzua

Bazkide txartela eskuratuz gero mailegu zerbitzuaz baliatu zaitezke.

Udal Liburutegitik 6 item hartu ditzakezu; liburu, aldizkari, CD, DVD eta bestelako dokumentuen artean.

Horrez gain Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko kide diren gainerako liburutegietatik 10 item gehiago hartu ditzakezu.

Beraz, 16 item izan ditzakezu maileguan aldi berean.

Liburuak 21 egunerako mailegatzen dira eta gainerako materialak 7 egunerako.

Maileguak berritu egin daitezke.

Liburutegien Arteko Mailegu zerbitzuaz ere baliatu zaitezke.