Tokiko bilduma

Udal Liburutegiko tokiko bilduman Lezo eta lezoarrak dira protagonista.

Bertan Lezoren gaineko liburu eta bestelako dokumentuak aurkituko dituzu. Horien zerrenda bat ikusteko online katalogoan sartu, "Bilaketa sinplea" dioen lekuan Lezo idatzi eta "Bilatu" dioen lekuan klikatu besterik ez duzu.

Funts horien artean dituzu Francisco de Gainza lezoarrak 1738an argitaratutako liburuaren ale bat, Pedro Aguirre lezoarrak 1903an eskuz idatzitako Amorio fiñaren bersuak, Orixek 1919an argitaratutako Lezoko Gurutze Doitsuari euskal-ereserkia, Mikele Ibarra lezoarraren Pentsionista baten lantxoak eskuizkribuaren kopia bat (1994), eta beste lezoar batzuk idatzitako hainbat liburu eta bertsopaper.

Lezon argitaratutako aldizkako argitalpenak ere funts horien artean dituzu. Besteak beste Lezo, Orratx!, Zartako eta Zeorri! aldizkarien ale guztiak, eta prentsan agertutako Lezoko kroniken bilduma.

Bestalde, hemen duzu Lezoko Udalaren online artxiboa:

ONLINE ARTXIBOA

OHARRA

Hainbat item ezin dira inon erosi bakarrak edo aspaldikoak direlako. Beraz, tokiko bilduma hornitzeko bideetako bat herritarrek egindako emaitzak dira.

Lezoren gaineko edo lezoarrek sortutako eskuizkribu, gutun, bertsopaper, liburuxka, liburu, jai egitarau, postal, irudi, argazki eta abarrek dute lekua tokiko bilduman.