Kontseilu eskolarreko hauteskundeak

Az, 2011-11-16 11:11

Hasi da Lezoko Udalaren Musika Eskolako Kontseilu Eskolarrerako gurasoen eta ikasleen ordezkariak hautatzeko prozesua.

Hautagaiak aurkezteko epea azaroaren 15tik 25era bitartekoa da. Abenduaren 7an jakinaraziko dira hautagaiak eta bozketa abenduaren 16an egingo da. 

Kontseilu Eskolarreko organoan, Musika Eskolako komunitate osoa ordezkatuta dago eta berea da funtzionamenduaren ardura. 

Eskola kontseiluan gurasoek ordezkari bat dute eta hamasei urtetik gorako ikasleek beste ordezkari bat hautatu behar dira.

Hau guztiagatik, prozesu honetan zuen parte hartzea zein garrantzitsua den azpimarratu nahi dugu eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Azalpen eta informazio gehiago Musika Eskolako arduradunarekin harremanetan jarri.

Arloa edo saila